Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2019 Irailak 21 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Hezkuntza eta Gazteria

Eskolako materiala hiriko dendetan erosteko laguntzen seigarren edizioa izango da aurtengoa

 

 

'Erosi eta Ikasi' programaren eskaera-epea uztailaren 2an irekiko da eta irailaren 30era arte irekita egongo da.

 

Hezkuntza Zerbitzuak gogora ekarri du fakturak eskatu behar direla erosketa egiteko unean laguntza horietara aurkeztu ahal izateko.

 

            Irungo Udalak baieztatu du uda honetan abian jarriko dela 'Erosi eta ikasi' eskolako materiala Irungo dendetan erosteko xedearekin, familiei eskaintzen dien laguntza-deialdia. uztailaren 2tik irailaren 30era arte irekita egongo da laguntza horiek eskatzeko epea. Aurtengoa izango da seigarren deialdia aurreko edizioetan izandako harrera egokiaren ondoren (iaz bakarrik 1.422 laguntza eman zitzaizkien familiei, ia 154.000 euroko zenbatekoarekin).

 

"Orain eskaerak egiteko aukera ematen da eta horrela familia irundarrei lagundu ahal izatea espero dugu, beraien erosketak egiten dituzten bitartean izapideak egin ahal izan ditzaten. Beti ongi jasotzen diren laguntzak dira eta eskolara itzultzeko gastuei aurre egiteko babes garrantzitsua delakoan gaude" azpimarratu du Mónica Martínezek, Hezkuntza eta Gazteriako ordezkariak.

 

Ildo horretatik, Hezkuntza departamentuak gogora ekartzen du ezinbestekoa dela erosten den materialaren fakturak gordetzea, beharrezkoak direlako eskaera prozesurako. Udako programa Irunen erroldatutako umeak dituzten familiei zuzentzen zaie. Derrigorrezko Hezkuntzan (Lehen Hezkuntza eta DBH) daudenak dira hartzaileak.

 

Diruz lagunduko diren gastuak berberak izango dira; idazteko materialak, suntsikorrak edo ez suntsikorrak, hala nola koadernoak, orriak eta abar, sailkagailuak, plumierrak, kalkulagailuak, konpasak, bizkar-zorroak, testu-liburuak eta abar. Ikastetxeetako uniformeak edo Hezkuntza Fisikorako arropa zein oinetakoak, eskulanetako elementuak, Arte Hezkuntza, Hezkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa, Teknologiak edo Musika (argizariak, olioak, margoak, pintzelak). Diruz lagundu ahal izango diren gastuak eskola-materialak erosteagatik sortuak izango dira, eta betiere Irungo dendetan edo ikastetxeetan erosiak badira 2019ko ekainaren 21etik irailaren 30era bitartean.

 

Bestalde, Miguel Ángel Páez Hiri Bultzadako ordezkariak programaren beste alderdia azpimarratu du, alegia tokiko merkataritzan erostea sustatzeari buruzkoa. "Hiriko familientzako babesa emateaz gain, Irungo komertzioko kontsumoa dinamizatzeko ere daude pentsatuta laguntza hauek. Ekimen hau neurri esanguratsua eta berria izan zen jende guztiarentzat zailak diren garaiotan, eta dagoeneko sei uda daramatzagu finkatu nahi dugun programa hau eskaintzen".

 

Diru-laguntza horiek emateko, iaz bezala, hiru tarte egongo dira, eta tarte horiek errentaren araberakoak izango dira; hau da, familiak duen diru-sarreren arabera baliteke norbait deialditik kanpo geratzea, laguntzaren zati bat kobratu ahal dutenak eta %100 jasoko dutenak ere bai. Adingabe bakoitzeko diru-laguntzak 100, 75 edo 50 eurokoak izango dira.

 

Eskaerak, aurten errazago

 

Sinplifikatu egin da eskaeren sistema aurten. Iaz eskatutako dokumentazioarekin batera, etxebizitza berean inskribatutako pertsona guztien aldetik, espresuki adierazitako baimena eman behar zen. Oraingo honetan izapide hori ez da beharrezkoa izango.  Eskaera egiteko tresna Irun Txartela izango da; hori dela eta, Udalak herritarrak animatzen ditu txartel hori HAZen kanaletik eskatzera.  Programa honen aurrekontuari buruz, edizio berriak 200.000 euroko zuzkidura ekonomikoa du.

 

Eskaerarekin batera, gastua justifikatzen duten uztailaren 2tik irailaren 30era arte fakturak aurkeztu behar dira. Fakturak egoitza elektronikoan eskaneatuta eman ahal dira, udal webean aurkitu ahal duten dokumentazio guztiarekin batera, eta horrez gain, oinarriak eta deialdi honen informazio guztia ere bertan aurkituko dute.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52