Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2019 Ekainak 20 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Hirigintza

San Migel-Anaka garatzeko pauso berriak

 

 

San Miguel - Anaka hondeatzeko planaren gauzatzea kontratatzeko pleguak onartu ditu Irunvik.

 

Eusko Jaurlaritzak lurzoruaren kalitateari buruzko deklarazioa egitea da fase honetako helburua, urbanizazio proiektuarekin aurrera jarraitzeko. Askotariko erabilerak aurreikusten ditu proiektuak, hala nola etxebizitzak eta kirol instalazioak.

 

Astelehen honetan, San Miguel - Anaka hondeatzeko planaren gauzatzea kontratatzeko pleguak onartu ditu Irunvik, tresna hori beharrezkoa baita Eusko Jaurlaritzak lurzoruaren kalitateari buruzko deklarazioa egiteko.

 

"Mugarri garrantzitsua da, eremua garatzeko pauso berriak emateko bide ematen baitu, eta denboraldi bat generaman berau jartzeko. Izan ere, iraganean eremua industriala zela-eta, beharrezkoa zen lurzoruko kutsadura garbitzea aurrera egiteko eta San Miguel - Anaka eremurako aurreikusitako antolamenduari heltzeko. Bitartean, nolanahi ere, ez gara geldi egon: urte hauetan, eremuko plan berezia aldatu dugu, bideragarriagoa izateko moduan, eta, gainera, ingurua hobetu dugu, Donostia kaletik gertuen dagoen aldean egoteko gune bat sortuta", adierazi du Hirigintza eta Etxebizitzako ordezkari Miguel Ángel Páezek.

 

Eman berri duen pausoa emateko, aurrez, azken urteetan, miaketa ikerlanak egin ditu Irunvik, eta Eusko Jaurlaritzak hondeaketa plana gauzatzea baimentzeko ematen duen behin betiko ebazpena besterik ez da falta.

 

Eusko Jaurlaritzaren baimena izanda eta hondeaketa plana gauzatuta -aurten da gauzatzekoa-, hurrengo pausoa eremua urbanizatzeko proiektua tramitatzen hastea izango da. Eremuan 1.175 bat etxebizitza eraikitzea aurreikusten du proiektuak, eta horietako 887 gutxi gorabehera babes ofizialekoak izango dira.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52