Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2019 Otsailak 23 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Gizarte Ongizatea

Artea, gizarteratzean aurrera egiteko bide

*

 

Martxora bitartean, bestelakotasun funtzionalaren eta desgaitasunen bat dutenen munduan murgilduko da Museoa, artearen eta sorkuntzaren bitartez.

 

Irungo Udalarekin elkarlanean, Kutxa Fundazioak babestuta, instalazio berri bat jarriko da Oiasso museoan, "Elkarrekiko istorioak" ekimenetik sortutakoa. Hain zuzen ere, arteterapia proiektu bat da, 2017. urtearen amaieran ere garatu zena, zeinetan desgaitasunen bat dutenek parte hartzen duten: Oiasso museoan erakusgai dauden materialekin lotutako tailer multzo bat.

 

Ostegun honetan, parte hartzaileen lagun eta senideak inaugurazioan izan dira; oraingoan, Eskutik Eskura proiektuaren barruan. Era berean, bertan izan dira Sergio Corchón Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko ordezkaria, Cristina Aguirre Oiasso Museoko kudeatzailea eta proiektuaren zuzendaria, Meskal Ros psikologo eta terapeuta.

 

Sergio Corchónek eskerrak eman dizkio Oiasso Museoari, beste urte batez horrelako ekimen batean inplikatzeagatik. Nabarmendu duenez, "artearen mundutik, bestelakotasun funtzionala duten pertsonek argi eta garbi dituzten aukeretara gerturatzen gaitu proposamen honek. Oso ariketa interesgarria da, irudimenarekin eta sormenarekin jolasteko atea irekitzen diena horrelako pertsonei eta, jakina, instalazioa bisitatzen dugunoi, eta, gainera, bestelakotasun funtzionala dutenak gizarteratzen laguntzen du".

 

Oiasso Museoak planteamendu horretan oinarrituz garatu du proiektu hau. Haren bidez, zehazki, istorioak elkarrekin sortu dituzte parte hartzaileek, sorkuntza plastikoa esperientzia gisa erabiliz eta arteterapiaren planteamenduetan oinarrituz, zeinek historia eguneratzen eta norberaren baitan pertsonalizatzen duen. Alegia, museoko objektu batetik abiatu, eta forma eta irudi berri bat eraiki dute.

 

Ondarearen gaineko begirada berri hau sorkuntza tailer bati esker lortu da. Bertan, materialekin eta hizkuntza plastikoarekin esperimentatu dute parte hartzaileek, eta instalazio kolektibo baterako elementuak egin dituzte. Guztira, sei saio egin dira, eta 118 lagunek parte hartu dute.

 

"Helburua ez da emaitza, baizik eta bidea: erabakiak eta ustekabeak hartuta eta materialei aurre eginda, nork arriskuei eta bere kezkei aurre egiten die, eta ekoizpen artistiko baten egile eta protagonista bilakatzen da", azaldu dute Museoko kideek. Gainera, objektuei pasiboki begiratzeaz harago, bisitariak askotariko esperientzien bila joaten dira museoetara: argazkiak egitera, marraztera, ikastera, entzutera, gauza berriak ikustera, jolastera...

 

Parte hartu duten talde guztiek hiru saio egin dituzte museoan: museoaren bisita komentatu batean parte hartu dute, eta askotariko sorkuntza tailerrak egin dituzte, museoan erakusgai dauden materialen kolore, forma eta egiturekin esperimentatuz, eta instalazio kolektibo hau izan da emaitza.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52