Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2019 Otsailak 23 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Ingurugiroa

Badu eguna irundar berrientzako ongietorri bereziak: martxoak 23

 

 

Baieztatuta dago Irunen 2018an jaiotako haurrei eta horien familiei zuzendutako "Gorosti bat elkarrekin hazteko" ekimenaren hirugarren edizioa

 

Jarduera horretan parte hartzeko, otsailaren 11tik 25era izena eman behar da udalaren web orrian edo 010ean

 

            Irungo Udaleko Garapen Jasangarriaren arloak iragarri du aurten ere egingo dela "Gorosti bat elkarrekin hazteko" ekimena. Oraingo honetan, 2018an jaiotako ume eta horien familientzat da, eta irundar jaioberriei ongietorria egiteko asmoa du jarduerak.

 

"Hiru daramatzagu esperientzia honekin; izan ere, lehenengo bi edizioek pozik utzi zituen parte hartu zuten pertsonak. Funtsean, formatuaren asmoa da ongietorria egitea irundar berriei, beren familiei gauza polit bat eskainiz. Helburua da hiriak ekitaldi polit eta kutun bat eskaintzea jaio berriei, larunbat goiz bat familiarekin eta lagunekin igarotzeko plan ezin hobea prestatuz", adierazi du Miguel Ángel Páez ordezkariak.

 

Banatze-ekitaldia martxoaren 23an, larunbatarekin, egingo da, Irungo Udaletxeko arkupeetan. Aurreko urteetan bezala, musika izango da girotzeko, eta toki bat ere bai taldean argazkiak ateratzeko. Txandaka egingo da, 50 haur txanda bakoitzean, eta gorosti bat emango zaio familia bakoitzari eta ipuin pertsonalizatu bat.

 

Beharrezkoa da izena ematea

Parte hartzeko, "Iaz Irunen jaio ziren haurrak dituzten familiek izena eman behar dute udal webaren bidez edo 010 telefonora deituz otsailaren 11tik aurrera.  Oso izapide erraza da, eta asko laguntzen du zenbat jende bertaratuko den zehatz-mehatz jakiteko", azaldu dute Garapen Jasangarriaren arlotik.  Dagoeneko iaz estreinatu zen prozedura hori. Ordura arte, haurra HAZen erroldatzeko unean bertan eskaintzen zen izena emateko aukera, nahiz eta oraindik zehatz-mehatz jakin ez jarduera noiz egingo zen. Horrek, ordea, eragin zezakeen interesa zuen jende askok izena ematea une horretan baina gero aukeratutako data familiarentzat egokia ez zelako edo bestelako arrazoi batzuengatik joan ezin izatea eta, ondorioz, hasieran aurreikusita baino askoz ere jende gutxiago agertzea.

 

Horregatik, aste honetatik aurrera, komunikazio-kanpaina bat jarriko da martxan, ekimen hau ezagutzera emateko. Gainera, udal-bulegoetan ez ezik, establezimenduetan eta abarretan ere jarria izango dute ekitaldiaren kartela, eta hemengo irratian eta telebistan ere entzungo da.

 

"Helburua da ekitaldi honetaz albait familia irundar gehienek gozatzea", adierazi du Miguel Ángel Páezek. Erroldako datuen arabera, 2018an, 469 ume jaio ziren Irunen. Izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 11etik 25era, www.irun.org helbidean horretarako gaitutako gunean nahiz 010era deituta edo 943 50 51 52, Irundik kanpo.

 

Zergatik gorostia?

 

Gorostia oso espezie moldakorra da, labore- eta bizi-baldintzei dagokienez, eta oraingoan, aukera egokia da ingurumenaren aldetik eta arrazoi estetiko eta praktikoengatik. Gorostia bertako edozein basotan hazi daiteke, eta edozein altueratan itsas mailatik. Gorostiak ingurumen-balio oso garrantzitsuak ditu neguan; izan ere, bere fruituak elikagaiak dira, eta hostotza iraunkorrak babesa, basoko faunarentzat, eta horrela mantentzen eta sustatzen dira fauna poblazio horiek.

 

Bestalde, parte-hartzaileek hainbat aukera dauzkate gorosti-landare horiekin: beraientzako erabili, edukiontzi batean edo lursail pribatu batean edukiz, edo baso publikoetako lursailetan birlandatu, lekuz aldatu ahal izateko beharrezko tamaina hartzen dutenean.

 

Gorostiarekin batera, ipuin bat emango da, haur baten eta gorosti txiki baten arteko istorioa kontatzen duena. Bien arteko harremana kontatzen da, eta haurrak egiten dituen gogoetak ere bai; eta, gainera, ipuinaren pasadizo batzuetan gurasoen figura ere nabarmentzen da. Pertsonaia gehiago ere badira ipuinean, hala nola txantxangorri bat, matxinsalto bat edo tximeleta bat. Ipuinaren amaieran, haurrak gorostia landatuko du, eta etorkizunari begira harreman horri eusten saiatuko da.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52