Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2019 Otsailak 23 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

Hiriaren memoria, museo batean

 

 

Urtebeteko lanaren ondoren, Kultura arloak Ikust Alaia eraikinerako proiektu museologikoa aurkeztu du Luis Marianoren bizitza eta obra lotura bezala hartuta.  

 

Partaidetza oinarrian dela, instalazio honetan gutxi gorabehera XIX mendetik gaur arte hirian izan diren gertakariak jasotzeko asmoa dago.

 

            Juncal Eizaguirre Kulturako ordezkariak eman du asteazken honetan Irungo Udalak udal liburutegia izandako Ikust Alaia eraikinean gaitzeko proposatua izan den hiriaren etorkizuneko museoaren oinarriak ezartze aldera enkargatua duen proiektu museologikoaren berri. Gobernu programaren emaitza den ekimen horren helburuetako bat Luis Marianoren, hau da, hiriak nazioartean izan duen artistarik ezagunenaren figuraren garrantzia azpimarratzea da; hori dela eta, aurkezpenean Ángel Pazos, Luis Mariano Lirika Elkarteko zuzendari artistikoa ere egon da.

"Kultura arloak urtebete baino gehiago darama proiektu museologiko honetan lanean, edo bestela esanda, etorkizunean gure ustez Ikust Alaia izan daitekeen horren gidoia lantzen; hau da, hiriko museo gisa izan daitezkeen edukiei eta funtsei zer-nolako zentzua eman ahal zaien, zer-nolako piezak eta irudiak egon daitezkeen, eta abar. Eta hori guztia, esan izan dugun bezala, gure artistarik unibertsalena den Luis Marianoren legatua hirian erakusteko daukagun aukera mantenduz"- zioen Kulturako ordezkari Juncal Eizaguirrek.

Proiektu hau garatzeko kanpoko enpresa batek urtebete eta gehiagoz ikerketa garrantzitsua egin du Irungo Udalarekin elkarlanean; lan horretan parte hartu dute Kultura arlora proiektuarekiko interesa erakutsiz azaldu diren elkarteek ere, Irungo historiarekin lotutako eta erakusteko modukoak diren gaiak, materialak eta fondoak aukeratzeko. Bestalde, bide batez Luis Marianoren objektu eta material pertsonalen bilduma jasoko duen inbentarioan sakontzeko ere aprobetxatu da hirian erakusgai jarri ahal izateko. Guztia, Lacan familiarekin sinatutako hitzarmena dela medio, familia hori Luis Marianoren gertukoa izan baita eta Operetaren Printzeak  Udalari ?sustatzeko, zabaltzeko eta herritarrei erakusteko- lagatako material gehientsuenaren gordailuzaina.

Hori horrela, museoari ikuspegi bat emateko, eta kontuan hartuta zer-nolako edukiak dauzkagun, aduanak barnealdetik kostara eraman zireneko garai historikoa hartu da abiapuntutzat; XIX.mendearen erdialdera gertatu zen hori eta Irun muga-hiri bezala definitu zuen gertakari horrek. Abiapuntu hori hartuta, hiriaren historia ia gure egunotaraino kontatzea planteatzen da, Luis Marianoren bizitza eta obra lokarri bezala hartuta hainbat gaietan zehar, esaterako: trenbidea hirira iritsi zeneko urteak, edo industria hirian mende erdialdera, eta abar, lehentasuna emanaz beti hiriaren memoriari eta pertsonenari.

Bere erakusketa aretoez gain, proiektuan zehazten dira etorkizuneko museoak izan litzakeen beste leku batzuk ere, esaterako harreragune bat, musika gela bat jendeak atseden hartzeko, era guztietako jardueretarako areto balioanitza eta heziketarako gune bat, eta gainera administraritzako edo materialak gordetzeko barne erabilera izango dutenn beste leku batzuk.   

Proiektu museologiko honek aurre hartzen dio zatirik museografikoenari ere, eta museoaren barruan zer ibilbide egin beharko liratekeen ere plantetzan du, eta altzariekin, irisgarritasunarekin edo aretoen argiztapenarekin lotutako proposamenak ere bai.

Museo bizi eta partaidetzakoa

"Proiektu hau geroago sakondu nahi dugun lehen gidoi bat da, eta lehen urratsa da Ikust Alaia edukiz hornitzeko daukagun konpromisoaren barruan. Proposamen hau hiriarekin partekatu nahi dygu eta horregatik proposamen hau -duela gutxi- jaso ondoren, partekatu egin dugu gainerako udal talde eta kolektibo sozialekin Kultur Batzordearen bidez. Gure ideia proposamen hau hemendik aurrera sozializatzea da eta pertsona eta elkarte interesdun guztien ekarpenak jasotzeko prest gaude" - zioen Juncal Eizaguirrek.

Bestalde, azpimarratzekoa da proposamenean garrantzitsua dela museoak hartuko lituzkeen edukiak hasiera batean ez liratekeela finkoak izango, baizik eta betiere berritzen joango liratekeela ? "nahi dugu erakusketa ibilbide luzekoa izan dadila"- zioen Juncal Eizaguirrek. Alegia, proiektuak jada markatzen du gainera museo mota bat, eboluzioan legokeena,  non Irungo herritarrek Ikust Alaian ikusgai jarritako bilduma berritzen eta aberasten laguntzeko aukera izango luketen, bereziki ikerketaren integrazioaren bitartez. Atal hori bere programen bitartez egin ahalko da, edo museoaren aktibitatean hiriko elkarteak sartuz. "Ondare materiagabea sartzeaz ari gara, zeren eta proiektuan esaten den modura 'pertsonarik gabe ez dago ondarerik eta ezta museorik ere'" ? esan zuen Kulturako ordezkariak.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52