Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2019 Urtarrilak 18 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Mugikortasuna

Egoiliarren TAO txartelak berritzeko kanpaina

 

Mugikortasuneko eta Bide Publikoko Arloak jakinarazi du 2019rako TAO berritzeko kanpaina urtarrilaren 14an hasiko dela. Herritarrei izapideak errazteko eta kontrolean aurrera egiteko, Irungo Udala balio iraunkorreko egoiliar-txartelak banatzen ari da azken urteotan. Txartel horiek automatikoki berrituko dira, betiere egoiliar izateko baldintzak betetzen jarraituz gero. Beraz, txartel hori ez da ibilgailutik kendu beharko, urtea amaitzen denean.

 

Baldintzak betetzen dituzten eta tasa-ordainketa helbideratuta daukaten egoiliarrek automatikoki berrituko dute egun daukaten egoiliar-txartela 2019rako; 33,60 eurokoa da (seigarren urtean jarraian %30eko beherapena egiten, 2013ko tasarekiko, orduan 48 eurokoa baitzen). Helbideratzea urtarrilaren 25an kargatuko da, kanpainaren azken egunean.

 

Udalak egoiliarrei gomendatzen die helbideratzea www.irun.org/sac egoitza elektronikoan eskatzeko Irun Txartelarekin, baldin badauka, edo, bestela, beste ziurtagiri digital batekin urtarrilaren 18ra arte. Nolanahi ere, helbideratuta ez badaukate, egoiliarrek aukera izango dute www.irun.org/sac Egoitza Elektronikoaren bidez ordaintzeko, bere Irun Txartelarekin edo beste ziurtagiri digitalekin sartuta, edo, bestela,  www.irun.org/pagotributos helbidean Udalak urte hasieran posta elektronikoaren bidez bidaliko dizkien datuak sartuz.

 

Aipatzekoa da epe hori amaitutakoan (urtarrilaren 25ean) TAO txartela erabiltzen duten baina ordainagiria helbideratuta ez duten, tasa jarritako bideetatik ordaintzeko izapidea egin ez duten edo beren egoera (isunak, etab.) erregularizatu ez duten pertsonen TAO txartela indarrik gabe geldituko dela.

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52