Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2019 Urtarrilak 18 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Gizarte Ongizatea

Ekintzen %100 bete ditu Adikzioen III Planak

*

EKINTZEN %100 BETE DITU ADIKZIOEN III PLANAK

 

Irungo Udala dagoeneko lantzen ari da hurrengo plana, 2019ko bigarren seihilekoan, 30.512 pertsonarengana iritsi baita

 

Guztira, gauzatu egin dira 25 ekintzak eta ekimena indartu ere egin da aurreikusita ez zeuden

 

Sergio Corchón Gizarte Ongizateko ordezkariak ostegunean prentsaurreko batean iragarri du Irungo Udalak amaitu duela 2013- 2017 aldian gauzatu den Adikzioen III. Planaren balorazioa, eta dagoeneko lan egiten ari dela hurrengo edizioan. Ordezkariarekin Irune Hernández arduradun teknikoa eta Vicente Fernández programa dinamizatzeaz arduratzen den Sasoia elkarteko ordezkaria izan dira.

 

"Irunen urteak daramatza adikzioen prebentzioan, bereziki, udalerriko gazteekin, eta Adikzioak Prebenitzeko Tokiko Plana da droga-mendekotasunen eta beste mendekotasunen fenomenoari aurre egiteko tresnarik garrantzitsuena" azaldu du Sergio Corchónek.

 

Adikzioak Prebenitzeko III. Plana indarrean egon da 2013-2017 aldian, eta 2018an egindako ebaluazioaren ondoren, azpimarratu da aurreikusitako ekintzen %100a gauzatu dela. baita hasiera batean sartzen ez ziren batzuk ere. Zehazki, 25 ekintza dira eta haien artean nabarmentzen dira ikastetxeetan egin diren prestakuntzazko tailerrak eta kaleko hezitzaileen programa, jai testuin¡guruetan egiten diren prebentziozko ekintzak, adikzioei buruzko web berria (www.irun.org/prevencionadicciones), zeinak 3.815 ikustaldi izan dituen 2018an eta adikzioak tratatzeko programak, prebentzioa etxeko heziketan lantzeko programez baliatuz; adibide batzuk dira  guraso taldeekin lantzen den "Gurasoekin" eta gazte taldeekin lantzen den "Gazteekin" izeneko programak.

 

Planean aurreikusita ez zeuden eta gauzatu diren ekintzenartean, guraso gazteen prestakuntza eta  'Botiltxarra' programa izan da, jaietan alkohola hartzeak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko. Ekimenak 1.387.596¤-ko aurrekontua izan du eta 5 urte hauetan 30.512 lagunek hartu dute parte.

 

Gizarte Ongizate arlotik adierazi dute parte hartu dutenen %81 18 urtetik beherakoak direla eta planaren ekintzetako parte-hartzaileen %76 udalerriko ikastetxeetako ikasleak izan direla.

 

Beste ondorio garrantzitsu bat izan da gauzatu diren programetan parte hartu dutenen asebetetze maila handia. Planaren ekintzen emaitza gisa, tabakoaren, alkoholaren eta  cannabisaren kontsumoaren irautea murriztu dela antzeman da Irungo ikastetxeetan egin diren azterlanen bilakaeraren arabera, "baina oso garrantzitsua da lanean jarraitzea atzerapausoak ekiditeko" azaldu dute arlotik.

 

Hala ere, kezkagarria izaten jarraitzen du alkoholaren kontsumo handiak, bereziki gazteenen artean ematen den eredu-aldaketari dagokionez. Era berean, ikusi da arriskuaren pertzepzioa txikia dela, batez ere alkoholaren eta cannabisaren kasuetan. "Adikzioen iraupena altua da oraindik ere eta, beraz, prebentziozko lana mantentzea beharrezkoa da" gaineratu dute Planaren ondorioek.

 

IV. Plana horizontean

"Irungo udalak prebentzioaren aldeko pausuak emateko asmoa du, garrantzitsua da fenomeno berriak antzematea eta aurre egitea, hala nola teknologia berriekiko eta apustu-jokoetarako adikzioa, zeinak etengabe aldatzen errealitate batera gehitzen diren; bestalde, denboran mantendu nahi da eta esku-hartzeekin sakondu nahi da  testuinguru desberdinetan" azpimarratu du Sergio Corchónek. Horregatik, ordezkariak iragarri duen bezala, apustua egiteko, Adikzioak Prebenitzeko Irungo IV. Plana lantzeko prozesua martxan jarri behar da. 2019ko lehenengo seihilekoa egingo da.

 

Plan berriaren lanketa bultzatzen ari da Gizarte Ongizate arlotik, SASOIA elkartearen aholkularitza teknikoarekin. Plan hori egiteko prozesurako partaidetzaren metodologia erabiliko da eta ekarpenez eta udalerriko gazteen kontsumoaren azturen azterketa sakon batez baliatuz, egoeraren diagnostikoa egin ahalko da.  

 

Lanaren prozesua hainbat fasetan egingo da:

 

1. fasea:  Egoeraren diagnostikoa egingo da. Azterketa 2018ko abenduan hasi zen eta parte hartu nahi duten udalerriko ikastetxe guztietan egiten ari da. "Diagnostiko horrek lagunduko digu nondik abiatzen garen jakiten, plan berrian lehentasunak ezartzeko" zehaztu dute arlotik.

 

2. fasea:  Adikzioak Prebenitzeko IV. Planaren diseinua. Horretarako, parte-hartze prozesu bat sustatuko da, eremu guztietan antzematen diren premiak identifikatzeko eta horien inguruan hausnarketa egiteko asmoz. Egungo errealitatetik abiatuta, hausnarketa bat egingo da prebentzioaren gaiaren inguruan egin denari buruz eta egiteko geratu denari buruz; horrekin, datozen urteetarako konpromisoak adostu ahalko dira.

 

Hausnarketa hori partaidetzako prozesuez baliatuz egingo da; alde batetik, eztabaida-taldeen bidez (bata Prebentzio Batzordearekin eta udaleko langileekin zein beste gizarte eragile batzuekin (hezkuntza, osasuna, Ertzaintza, elkarteak eta abar), eta, bestetik, udaleko webaren bidez; bertan, herritar guztiek iritzia emateko aukera izango dute eta ekarpenak egin ahalko dituzte galdetegi sinple batez, zeina udal webean sartu baita   www.irun.org/prevencionadicciones, urtarrilaren 21etik aurrera.

 

Ekarpen horiek lehentasunak identifikatzen lagunduko digute plan berriari begira; gainera, hausnarketa eta herritar guztiok prebentzioaren alde lan egiteko kontzientzia bultzatzeko eta datozen urteei begira helburuen zein jarduketen garapena lortzen lagunduko dizkiguten tresnak ezagutzeko gogoa piztuko dute. 

 

3. fasea:  Plana egitea. Jasotzen den informazioarekin eta eremu guztietatik egingo diren proposamenak eta ekarpenak aztertu ondoren, Adikzioen aurkako IV. Planaren zirriborroa diseinatzeko erabiliko diren helburuak eta ekintzak zehaztuko dira. Aipatutako dokumentua aurkeztu eta lan talde guztiek kontratatu egingo dute, idatzi eta  behin betiko onesteko aurkeztu egingo da.

 

Plan berri horrekin planteatzen den prozesua Adikzioen eta Droga-mendekotasunen Arreta Integralerako 1/2016 Legearen testuinguruan kokatuko da eta kontuan hartuko dira Eusko jaurlaritzaren Adikzioen aurkako VII. Planean jasotzen diren jarraibideak.

 

Abenduan hasi den prozesu hau aurrera eramateko aurreikusten diren epeak amaituko dira IV. Plana aurkezten eta onesten denean, 2019ko lehenengo seihilekoan.

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52