Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2019 Urtarrilak 18 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kontsumo

Informazio jardunaldi bat antolatu dute Irungo Udalak eta Kontsumobidek

Hitzordua otsailaren 7an izango da, goiz osoan, eta goiburua: "Kontsumoa udalerrietan: merkataritza elektronikoa eta banku zerbitzuak"

 

Ekimenean hainbat hitzaldi emango dira eta mahai-inguru bat eginga da hainbat euskal udalerriren kontsumo bulegoekin

 

             Pedro Alegre Herritarren Parte-hartze eta Informazioaren Gizarte arloko ordezkariak eta Nora Abete  Kontsumobideko zuzendariak jakinarazi dute asteazkenean bi aldeak lan egiten ari direla "Kontsumoa udalerrietan: merkataritza elektronikoa eta banku zerbitzuak" informazio jardunaldia antolatzeko. Hitzordua datorren otsailaren 7an izango da FICOBAko Euskal Kostaldeko Nazioarteko Azokan.

"Helburua bikoitza izango da. Alde batetik, biltzeko gune bat sortuko da kontsumoko udal bulegoen artean, haiengan ondorioak dituzten esperientziak, prozedurak, beharrak eta ikuspuntuak partekatzeko. Bestalde, eta oso garrantzitsua, kontsumoaren inguruan interesgarriak diren gaiak erabiltzaileei hurbiltzea, hala nola merkataritza elektronikoa eta hipoteken erreklamazioak" azaldu du Pedro Alegrek.

Ekimena kontsumo gaian eskumena duten administrazio publikoetako langileei, kontsumitzaileen, erabiltzaileen eskubideen defentsaz arduratzen diren elkarteekin lotutako pertsonak eta gaina interesa duen publiko orokorrari zuzentzen zaie.

Bestalde, Nora Abete Kontsumobideko zuzendariak azpimarratzen zuen "nolako garrantzia duen kontsumo administrazioek bat eginda lan egiteak kontsumitzaileen eskubideak defendatzen segitzearren".

50 plaza eskuragarri daude. Interesdun guztiek izena eman ahal dute udalaren webean. Programak 5 orduko iraupena izango du, 9:00etatik. Otsailaren 3an amaituko da izena emateko epea.

Programa

 9:00

INAUGURAZIO EKITALDIA

José Antonio Santano Clavero jn.

Irungo alkatea  

Nora Abete García and.

Kontsumobideko zuzendaria

 9:15

MUGAZ GAINDIKO KONTSUMOAREN TRANSAKZIOA. MERKATARITZA ELEKTRONIKOA, ETIKA INTERNETEN ETA ERREKLAMAZIOEN KONPONBIDEA.

Tiziana Tallaro and.

Online konfiantzako zuzendariordea

10:00. Etenaldia - kafea

 

 11:00

HIPOTEKA MAILEGUETAN ERREKLAMATZEKO ORAINDIK GERATZEN DEN GUZTIA

Eugenio Ribón jn.

Kontsumoaren Espainiako Elkartearen zuzendaria

 

 12:15 MAHAI INGURUA 

KONTSUMITZAILEAREKIKO ARRETA UDAL BULEGOETAN. PROZEDURAK, ESKAERA ETA ESPERIENTZIA

Ainhoa Orrantia and.

Kontsuko arloko arduraduna - Tolosaldea Garatzen eskualdeko garapen agentzia

Virginia Bilbao-Goyoaga Martínez and.

Getxoko KIUBeko arduraduna

 Arantxa Sáenz de Cerain Guevara and.

Gasteizko KIUBeko arduraduna

MODERATZAILEA

Mikel Zabaleta García jn.

Irungo KIUBeko arduraduna

13:45 AMAIERA EKITALDIA

Pedro ALEGRE ARRIZABALAGA jn.

Informazioaren Gizartea, Herritarren Partaidetza eta Auzoak Arloko ordezkaria

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52