Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2019 Martxoak 25 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

Ricardo Requejoren omenez

RICARDO REQUEJOREN OMENEZ

 

Iaz hasi zen "Ganbera igandeak" programak goiburua aldatu eta 2018an hil zen eta hiriko Urreko domina jaso zuen piano-jole irundarraren izena hartu du<0}

 

Proiektu honen bidez eskualdean hasi ziren eta orain hiritik kanpo lan egiten duten bertako artistek beren aurrerapena erakutsi ahal dute Irunen.

 

Juncal Eizaguirre Kultura ordezkariak Juan Mari Ruiz, Raffaella Acella eta Leticia Vergara musikari eta irakasleekin batera, asteartean iragarri dute iaz lehen edizioa izan zuen "Ganbera igandeak" musika programak aurten "Ricardo Requejo ganbera-zikloa" izena hartuko duela, joan den azaroan hil zen eta hiriko Urreko domina jaso zuen piano-jole irundarraren omenez, bera proiektua alma mater izan zelako.

 

"Duela urtebete, hain zuen, eszenatoki honetan ari ginen Ricardorekin ilusioz betetako proiektu bat aurkezten, bera proiektua lantzen ari zen Irundik kanpo arrakasta handiko karrerak dituzten bertako talentudunak hirira hurbiltzeko. Tamalez, Ricardok hilabete batzuk geroago utzi gintuen, programaren lehenengo edizioa arrakastaz itxi ondoren. Bestela ezin zitekeen bezala, bai Udalak eta bai hurbileko laguntzaileok argi genuen jarraipena eman behar zitzaiola ekimenari eta izena aldatu behar genuela aitzindari eta alma mater izandakoaren omenez.

 

Horrela, programak "Ricardo Requejo ganbera-zikloa" izena hartuko du. Ricardo Requejoren laguntzaileek bultzatu da erabakia eta Irungo Udaleko Kultura arloaren lankidetza izan da. Musikari eta irakasle Juan Mari Ruizek, Raffaella Acellak eta Leticia Vergarak aurtengo programa azaldu dute prentsaurreko batean. Programan jasotzen da Ricardo Requejok ekimen horretarako pentsatu zuen espiritua.

 

Zehazki, urtarrilean hasi eta maiatzera arte egingo den bost kontzertuko ziklo bat da, eta musika hirian ikasten hasi ziren Irungo eta Hondarribiko pertsonak izango dira protagonistak. Orain, Espainiako eta Europako orkestretan dihardutenean, ikasi duten guztia erakustera datozkigu Irunera.

 

Egutegia

Kontzertu guztiak Amaia KZn egingo dira, igandez, eta 19.00:00etan. Prezioak merkeak izango dira -4,30 euro ? eta dagoeneko salgai daude sarrerak ohiko tokietan. Hona hemen kontzertuen egutegia:

 

Urtarrilaren 13a

Pianoa eta perkusioa, Carlos Apellánizek, Óscar Oliverrek, Jaime Atristainek eta  Jorge Pachecok eratzen duten laukotearen eskutik.

 

Otsailaren 10a

Metalezko boskotea: Jesús María Castillo, Miguel Echepare, Pedro Martínez, Miguel Sansiñena eta Juan Carlos Ribelles

 

Martxoaren 10a

Biola eta pianoa: María Rallo eta Belén Sierra.

 

Apirilaren 14a

Ametsa abesbatza, Eneko Amundarainen zuzendaritzapean.

 

Maiatzaren 5a

Oiasso Kamerata eta  Julen Zelaia biolinista

 

Ongintzazko omenaldi-kontzertua

Juncal Eizaguirrek jakinarazi du Irungo Udala kontzertu berezi bat prestatzen ari dela pianista irundarraren omenez. Ordezkariak azaldu du Ricardo Requejo ongintzazko kontzertu bat prestatzen ari zela DOA GKErako, hain zuzen irailean Amaia KZn egiteko aurreikuspena zegoen.

 

"Osasun arazoak zirela eta hitzordua atzeratu behar izan zen, datarik gabe eta orain bere ideia berreskuratu nahi dugu eta kontzertua bere omenezko emanaldi bihurtu nahi dugu".  Juan Mari Ruiz oboe-jotzailearen eta Leticia Vergara mezzosopranoaren eskutik, dagoeneko data eta tokia duen kontzertu baten edukiak zehazten ari dira: Otsailaren 24an, Amaia Kultur Zentroan. Hitzorduaren asmoa da Ricardo Requejoren ideia errealitate bihurtzea, pianista irundarrak gogoan zuen espiritua ukitu gabe mantentzen saiatuz.   

 

Gainera, Ricardoren bizitzarekin lotutako beste jarduera batzuetan lan egiten ari da otsailaren 24ko dataren inguruan. Laster horren berri ematea espero da, kontzertuaren programa osoarekin. Era berean, DOA GKEren aldekoa izango da, Ricardo Requejok aurreikusia zuen bezala.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52