Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2019 Urtarrilak 18 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Obrak eta Mantenimendua

Oinezkoen mugikortasunaren hobekuntza Papinea kalean

*

 

 

Aste honetan hasiko dira lan batzuk toki horretan. Asmoa da oinezkoentzako pasabide seguru bat sortzea

 

Jarduketa hau biziki eskatua izan inguruko bizilagunen aldetik eta kale horretako 13. zenbakiaren inguruan egingo da, Pedro de Hirizar kalearekiko bidegurutzeraino

 

Mugikortasun eta Bide Publikoko arloak jakinarazi du aste honetan hasiko direla oinezkoentzako pasabide seguru eta babestu bat sortzeko lanak Papinea kalean, 13. zenbakiaren eta Pedro de Hirizar kalearekiko bidegurutzeraino.

 

"Hobekuntza nabarmena da eta asmoa da segurtasun handiagoa lortzea eta inguru horretako oinezkoen mugikortasuna indartzea; izan ere, toki horretan ez zegoen oinezkoak pasatzeko alternatiba egokirik. Ingurune horretan jarduketa egitea behin baino gehiagotan eskatua zen auzokideen aldetik. Egiteko dagoen hirigintzaren garapena gauzatu arteko behin-behineko neurria bada ere, pasabide honek kale horretatik maiz ibiltzen diren pertsonen egunerokoa hobetzea espero dugu, kontuan izanda lehenago zirkulazio erretik ibili behar zutela" azaldu du Cristina Laborda ordezkariak.

 

Zehazki, lanak zirkulazioaren norabidearen ezkerreko aldean egingo dira. Aparkatzeko lerroaren ondoan oinezkoentzako pasabide bat asfaltatuko da metro bat pasatxoko zabalerakoa eta mutiloi batzuekin babesteaz gain, seinale bertikalak margotuko dira berriro. Zirkulaziorako erreia ohi baino zabalagoa denez, obrarekin egungo konfigurazioa ia aldaketarik gabe mantentzea ahalbidetuko da, trafikoaren noranzko normala eta aparkatzeko tokia mantenduz; dena den, lanak egin bitartean plaza batzuk hartuko dira.

 

Jarduketa hau behin behinekoa izango da Alde Zaharraren eremu hori garatu arte. Iazko bigarren seihilekotik luzatu den asfaltatze kanpainan egin da eta 300.000 euroko aurrekontua du. Aurreikusita dago lanak hilabetea amaitu baino lehen bukatzea.

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52