Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2018 Urriak 20 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

Arkeo & Art, artisten egonaldia Oiasso Erromatar Museoan

*

 

Azaroan eta abenduan Irunen proiektu bat garatzeko izena emateko epea hasi da.

 

Oiasso Museoko gune eta bildumen berrinterpretazio artistiko bat proposatu beharko dute hautagaiek.

 

            Kulturako ordezkari Juncal Eizaguirrek eta Oiasso Erromatar Museoko zuzendari Cristina Aguirrek azaroan eta abenduan artistek instalazio horretan egonaldiak egiteko deialdiaren berri eman dute astelehen honetan.

"Erakusketa baten egoitza izatetik haratago, museo batek beste funtzio bat bete behar duela esaten dugu. Bada, honelako ekimenez ari gara", azaldu du Juncal Eizaguirrek. "Oiasso Museoak badu jarduera programa paralelo oso interesgarri bat, instalazioen bisitaren osagarri dena eta, gainera, Museoa kultur eragile izateko lanaren barruan ere badagoena; alegia, Museoak jakin nahia eta kuriositatea piztearen eta herritarrak Museoaren beraren parte izatera gonbidatzearen barruan. Bada, nolabait, helburu horiek lortzen laguntzen dute artisten egonaldi hauek". 

Sorkuntzarako gune aktibo izateko gaitasunak zabaltze aldera, egungo diskurtsoei balio erantsia emateko eta planteamendu berriak aktibatzeko esperientziak jarriko ditu abian Oiasso Museoak, "Arkeo & Art egonaldi artistikoa" proiektuaren bidez. Horrela, egonaldi baten barruan garatzeko proiektu bat hautatuko du Museoak.

Proiektuak arte diziplina orotakoak izan ahalko dira, eta, oro har, berrinterpretazio bat edo Museoarekiko elkarrizketa bat proposatu beharko dute: bildumak, gaiak, guneak, eraikina, bisitariak eta ingurunea edo testuinguru soziala. Horrela, jardunbide artistiko garaikideak sustatzen eta haiek ingurune sozialean dibulgatzen inplikatuko da Museoa, eta, aldi berean, sormenezko pentsamoldea Museora bertara transferitzea bultzatuko du.

Edozein nazionalitatetako 40 urtetik beherako artistek parte hartu ahalko dute deialdi honetan, eta bakarka edo elkarlanean aurkeztu ahalko dituzte beren proposamenak. Gainera, arte diziplina edo alor orotako proposamenak onartuko dira, tresna eta hizkuntza garaikideak badarabiltzate betiere (ikus-entzunezkoak eta transmedia, diseinua, teknologia berria, dantza, antzerkia eta moda), baita joera berrien eta memoria kolektiboaren eraikuntzaren balioa azpimarratzen duten gaiak ere. Egonaldiak lau aste iraungo du, 2018ko azarotik abendura bitartean.

Artistek 2.000 euroko laguntza hartuko dute sortzeko, eta Museoak 800 euro ere jarriko ditu, ostatu eta bidaia gastuak eta dietak ordaintzeko, baita beste 400 euro ere, ekoizpen gastuak ordaintzeko. Oiasso Museoaren webgunean kontsultatu daitezke oinarriak (www.oiasso.org). Azaroaren 7an bukatuko da eskabideak aurkezteko epea.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52