Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2018 Urriak 20 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Sustapen Ekonomikoa

Negozio berrien sorkuntzarako formazioan eurrerapausoa

*

 

 

Irun Factoryk ekintzailetza teknologikoarekin eta sektorearekin loturiko produktuen berrikuntzaren proiektu pilotuan parte hartuko du

 

Dozena bat enpresari eta ekintzaile formatzea ahalbidetuko duen Udalaren, Bidasoa bizirik elkartearen eta Mondragon Unibertsitatearen arteko hitzarmenetik sorturiko ekimena da

 

Irun Factoryk Palmera Monteron dauzkan instalakuntzetan azaroko hilabetera arte  ekintzailetza teknologikoarekin eta sektorearekin erlazionaturiko produktu berritzaileen inguruko proiektu pilotuan parte hartuko du. Ekimen honen bitartez, dozena bat enpresari eta ekintzailek ikastaro baten           parte hartzeko aukera izango dute, Irungo Udala, Bidasoa Bizirik elkartea eta Mondragon Unibertsitateak "Connect Innovation bai!" EFA 077/15 europar finantziazio proiektuaren inguruan sinatutako hitzarmenari esker.

 

Ostiral honetan Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirik elkarteko presidenteak eta Irungo Udaleko Hiri Bultzadarako ordezkariak, Lander Belokik, Enpresagintza Fakultateko Mondragon Unibertsitateko dekanoak eta programako parte-hartzaileak diren Iñaki Garciak, Aldra Hydraulic Tools enpresakoa, eta Amaia Adin, ekintzaileak,   ekimenaren xehetasunen berri eman dute.

 

"Ekimen honek orain arte burutu ditugun ekintzekiko salto bat suposatzeko du, batez ere Irun Factoryren kasuan. Enpresa gazte edo berritzaileek izan ditzaketen proiektuen estrategien formazioa ahalbidetzen du, ideiei forma eman eta negozio berrietan, hazkunde ekonomikoan eta hirian enplegu sorkuntza bihurtu daitezkeelarik", adierazi du Miguel Angel Paezek.

 

"Maker 4.0" izenarekin abiatzen den proiektu pilotu bat da hau. 12 pertsonek parte hartuko duten programak enpresa eta pertsona ekintzaileei ekintzailetzaren inguruko formazioa eta konpetentzia transbertsalen inguruko formazioa eskaintzen die, hala nola, sormena eta berrikuntza, arazoen ulermena, ideiagintza eta ikusmen gaitasuna, eredu-sorkuntza eta komunikazio gaitasunen sorkuntza eta garapenaren inguruko formakuntza

 

Eskura dituzten ikasgaien artean, parte-hartzaileek haien enpresa proiektuan era arrakastatsuetan aplika ditzaketen konpetentzia eta trebetasun pertsonalak garatzen ikasteko aukera dute. Formazio horri esker, proiektuak era azkar eta errazagoan garatzea ahalbidetuko dieten erremintak eta metodologiak erabiltzeko gai izango dira, beharrezkoak ez diren gastuak aurreztuz. Hortaz gain, 4.0 Industriaren teknologia berrietara hurbildu eta komunikazioaren klabeak ikasteko aukera eskaintzen die, haien proiektuak, produktuak eta zerbitzuak zabaldu eta merkatuan era egokian kokatu daitezen.

 

Proiektua parte hartzen duten pertsonek konpainia tekniakoa eta tutore laguntza izango dute prozesuan zehar eta programa gainditzea lortzen dutenean, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Falkultatearen eskutik, "Berrikuntzako eta Ekintzailetzako Espezializazioko titulu propioa"  izeneko titulua eskuratuko dute 6 ECTS kredituen balioarekin.

 

Irungo Udalak, Poctefa "Connect Innovation bai!" EFA 077/15 bitartez programa diruz laguntzen du Maker 4.0 lehen programa honen garatu eta irakastea posible izan dadin. Horretarako, Irungo Udalak maker espazio modura ekipatutako "Irun Factory" udal instalakuntzak eskaini ditu. Instalakuntza JA Loidi Bizcarrondo kalearen 8 zenbakiko etxabean kokaturik daude. Klaseak ostiralero (16:00etatik 21:00etara) eta larunbatetan (9:00etatik 14:00etara) emango dira azaroaren 24ra arte.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52