Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2018 Urriak 20 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Mugikortasuna

Autobus elektrikoak Irunera laster iritsiko dira eta hori errealitate bihurtzen ari da

 

 

Hartune elektrikorako egin beharreko lanak hasi dira L-1eko goiburuetan kargatzeko tokiak egokitzeko  

 

Paraleloan laster ikusiko dira pantografoen muntaiak, alegia autobusak kargatzea ahalbidetuko duten gailuenak.

 

Cristina Laborda Mugikortasunerako ordezkaria ostiralean egon da Eskualdeko ospitaleko garraio publikoko geltokian. Izan ere hori da hiriko autobusetako L-1eko bi goiburuetako bat. Hor hasi dira egun hauetan ibiliko diren autobus elektrikoak toki horietan kargatzeko egin beharreko lanak.

"Irungo hiri autobusaren L-1 linea elektrifikatzeko, azkar kargatzeko bi toki instalatu behar dira linearen bi goiburuetan, alegia Zaisan eta Ospitalean" azaldu du Cristina Labordak. "Baliteke hauxe izatea ikusten den lehen lana. Jarraipena ematen dio Udala egiten ari den lanari, hiri-autobus elektrikoen lehenengo linea edukitzeko hirian oso epe motzean".

 

Gaur egun arte egin den bide luzeaz ari zen Mugikortasunerako ordezkaria. Orain bi onarpen garrantzitsu geratzen dira Udalbatzaren mahai gainean. Lehenengo onarpenaz argi berdea emango zaio iaz onartu zen garraio publikoko zerbitzuaren gestioari; eta duela gutxiago -2018ko ekainean-, hiriko lau autobus elektriko fabrikatzeko, hornitzeko eta mantentzeko kontratazioaren esleipena egin zen, baita azkar kargatzeko sistema bat instalatzeko eta mantentzekoa ere, Irungo garraio kolektiboaren garraioko 1 lineako bi goiburuetan.

"Bigarren hori gabe, autobus elektrikoak ezin dira ibili" azpimarratu du Cristina Labordak, zeinak entxufearen adibidea jarrai baitu, oro har, Zaisan eta Ospitalean egokituko den hori zer den azaltzeko. "Autobusa goiburuetara iristen den bakoitzean, kargatu egingo da abian jarri baino lehenago, eta irudi hori oso ezaguna egingo zaigu eta Irun Busek izango duen  garai berriaren egunerokoaren parte izango da, mugikortasun iraunkorraren aldeko apustu berriarekin bat etorriz".  

Abian dauden lanak, besteak beste, hauek dira: konpainia elektrikoaren konexio tokiaren eta transformatze zentro berriaren arteko lur azpiko linearen kanalizazioa egitea eta linea jartzea, banaketa eta transformazio guneak instalatzea Ospitalean eta Zaisan, eta eraginpean dauden zerbitzuak desbideratzea eta egin beharreko eraiketa batzuk eta berritze batzuei ekitea.

 

Obrek 322.7878,49 euroko kostua dute, eta 4 hilabeteko egikaritze epea. Proyectos y Montajes eléctricos LDO da obrak egiten ari den enpresa. Hartune elektrikoko lanekin batera, egin beharreko zimendatzea egingo da kargatzeko tokiak edo pantografoak instalatzeko, autobus geltoki bakoitzean.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52