Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2018 Urtarrilak 22 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Alkatetza

Postetxea zegoen tokiko eta aldameneko higiezinen eraikuntzak kalitate eta irizpide estetiko jakin batzuk betetzea bermatuko du Udalak

*

 

 

"Leku historiko baten esentzia gordetzeko arreta berezia" jartzea ziurtatuko duen xehetasun azterketa baten hasierako onarpena sinatu du Irungo alkate José Antonio Santanok.

 

            Zabaltza plazako 6. eta 7. zenbakietako eraikinak eta Zuberoa kaleko 2. zenbakikoa egiteko irizpideak finkatuko dituen xehetasun azterketaren hasierako onarpena sinatu du Irungo alkate José Antonio Santanok. Zehazki, garai batean Irungo postetxearen egoitza izandakoa eta aldameneko higiezina dira eraikin horiek (guztira, 713 m2); izan ere, berriki iragarri zenez, eraitsi eta ordezkatu egingo dira.

 

"Xehetasun azterketa onartuta, lanak hasi aurretik, kalitate eta irudi irizpide batzuk eta irizpide estetiko batzuk finkatu nahi ditu Udalak, ahalik eta onenak. Irunen erdi-erdian dago kantoi hau, eta oso historia garrantzitsua du, kontuan hartzea merezi duena eta, jakina, gordetzea merezi duena. Horregatik, hemen egiten diren eraikinek esentziari eustea eta kanpoko zein barneko xehetasun oro zaintzea bermatuko dugu", adierazi du alkateak.

 

Plan Nagusiaren arabera eraikin berriek izan beharreko bolumena antolatzea eta haien ezaugarriak zehaztea da xehetasun azterketaren helburua, eta, ildo horretatik, "zabalguneko identitate elementuak (baoen antolamendua eta erritmoa, apaingarriak, inpostak, begiratokiak, balkoiak?) hiriaren oroimenean gorde beharra" ezartzen du, "lekuaren beraren balioa azpimarratuta".

 

Erantsitako infografiek agerian uzten dutenez, horrek berekin dakar arreta berezia jartzea eraikin berriak beren lekuan integratzeko balio beharko luketen elementuen baldintzetan. Ildo horretatik, esaterako, kontu berezia izan da Zuberoa kalearekiko kantoiko balkoi, begiratoki eta leihateekin, eta, areago, azterketak identifikatu egiten ditu Zabaltza plazako 6. eta 7. zenbakietako fatxadak estaltzeko erabiliko diren materialak, baita beste elementu batzuk ere, hala nola arotzeria, apaingarriak eta are pertsianak.

 

"Azken batean, kontu handiz landu dugu azterketa hau, ziurtatzeko lanak bukatutakoan dauden lekuaren adierazgarri diren eraikinak izango dituela hiriak, Zabaltza plaza oso leku enblematikoa baita Irungo historian", erantsi du Santanok.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52