Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2018 Urtarrilak 20 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Gizarte Ongizatea

Hotzagatik larrialdiko ostatu zerbitzu bat aktibatu da behartsuenei arreta emateko errefortzu batekin

*

 

 

Irungo Gurutze Gorriaren eskutik, udalak hobetu egin ditu baliabide hau kokatzen zen Ospitale Zaharreko lekuaren prestazioak

 

Gauez 8 gradu edo gutxiagoko tenperaturak aurreikusten direnean aktibatzen da zerbitzua, eta, ohetan ostatu ematea eskaintzeaz gainera, edari beroak eta gosaria ematen zaizkie erabiltzaileei

Sergio Corchón Gizarte Ongizateko ordezkariak eta Txema Pérez Irungo Gurutze Gorriko arduradunak astearte honetan azaldu dute hotzagatiko larrialdiko ostatu-zerbitzua, aurten zerbitzu sendoago bat abian jarriko duena. Udal-baliabide horrek, 2005ean abiatu zen Irunen, gaur egun, ostatua, edari beroa eta gosaria ematen die udalerrian dauden eta gaua pasatzeko etxerik edo leku egokirik ez duten adin nagusikoei. Zerbitzua Ospitale Zaharreko hitzaldi-aretoan kokatzen da, iaztik.

Sergio Corchón ordezkariak azaldu duenez, "azken urteotan, sendotu egin da zerbitzua; adibidez, gaur egun, tenperatura altuagoa dela jartzen da martxan protokoloa. Zerbitzuak ondo funtzionatu du, eta, hari esker, irtenbide bat eskaini zaie baztertuta gelditzeko arriskuan dauden eta gaua emateko leku bat ez dutela-eta hotz handia egiten duenean batez ere ahultasun-egoeran dauden pertsonei".

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazio- eta zerbitzu-zorroari buruzko Dekretua indarrean sartu dela kontuan hartuta, udala lanean ari da legeria berri horrek bazterketaren gaian behartzen dituen aldaketak egiteko; "Udalean aspalditik ari gara lanean gero gaueko zentroa izango den hori gauzatzeko. Zentro horrek aukera emango du, Zorroari buruzko Dekretuaren ildotik, urte hauetan hotzaren zerbitzuak arreta eman dien beharrak estaltzeko", gaineratu du Sergio Corchonek. "Hori gauzatzen den arte, araudiak ezartzen duen horretara hurbildu gara, eta aurten, beste urrats bat egin dugu funtsezko hobekuntza bat eginez baliabide honen prestazioetan; izan ere, oheak ?zehazki, ohatzeak, jarri ditugu, hamaken ordez", gaineratu du ordezkariak.

Aurrerantzean ere, gauez tenperaturak 8 gradura edo hortik behera jaitsi behar duela aurreikusten denean jarriko da martxan zerbitzua; Corchónek gogorarazi duenez, "lurraldeko tenperatura-mugarik altuenetako bat" da hori. Interesa dutenek informazioa eskuratu dezakete zerbitzuaren aktibazioari buruz Gizarte Serbitzuetan, jantoki eta elkargune sozialean, HAZen, irun.org webean, @Irun-informa Twiterren edo 010 edo o92 deituz.

20 toki dituen baliabide hau erabili nahi duten etxegabeek udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute, baliabidera sartzen utziko dien txartela eskuratzeko. Lokalean daudenean, gizarte-larrialdietan prestakuntza eta esperientzia duten pertsonek lagunduko diete, hain zuzen Gurutze Gorriko profesional eta boluntarioek, entitate horrek kudeatuko baitu baliabidea, Gizarte Ongizate arloarekin koordinatuta lan eginez.

"Sistema honek, inguruko udalerrietan martxan jarri dituzten beste baliabide batzuen antzekoa izateaz gainera, askoz ere hobeto beteko ditu Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko Dekretuaren araberako estandarrak: hari esker, erantzun pertsonalizatuagoa emango diegu erabiltzaileei, eta haien beharrei begiratuko diegu. Gainera, udalak badauka jantoki eta elkargune sozial bat barruti berean, hitzaldi-aretotik metro gutxira, goizeko 10etan ateak irekitzen dituena, eta horrek aukera ematen du gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei arreta integrala emateko", gaineratu du Sergio Corchónek. 

Ordezkariak eskertu egin du "Gurutze Gorriko boluntarioen lana; izan ere, hango profesionalekin batera, haiek ematen diete arreta hotzagatiko larrialdiko ostatu-zerbitzuan, eta balio erantsia baita gure iritzi udaleko gizarte-zerbitzuetarako lehentasunezkoa den zerbitzu batentzat. Gure konpromisoa gizartearen baitan okerren pasatzen ari direnen oinarrizko beharrei erantzuten jarraitzea da, eta, batez ere, prest egotea, datozen egunetan hotza eta izotza egingo duela baitiote aurreikuspenek".

Hotzaren zerbitzuak 21:30etik 09:00etara funtzionatzen du, 21:30etik 22:30era bitartean sartzeko ordutegia duela. Ordu horretatik aurrera, Udaltzaingoak laguntzen die ostatu hori erabiltzea onartzen duten etxegabeei.

Horregatik, udalerriko edozein pertsonak, ikusten badu kalean etxegabeak daudela hotz-egunetan, abisua eman ahal dio Udaltzaingoari, 092 telefonoaren bidez.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52