Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2017 Azaroak 24 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Udaltzaingoa eta Trafikoa

Jaizubia Ibilbidea zabaltzeko obrek, honen iragankortasunean eragina izango dute

Udaltzaingoak jakinarazten du, azaroak 13tik, datorren astelehenetik aurrera, Jaizubia Ibilbideko 45 eta 53 partzelen arteko bidea zabaltzeko hasiko diren obrak direla eta, bertatik pasa behar duten ibilgailuen zirkulazioak eraginak jasango ditu.

 

Oinezko eta autobusen zirkulazioari dagokionean, obrak Errotaundi kaleko bidegurutzetik Suhiltzaileen parkeko irteerarainoko zatian dauden bitartean, guztiz moztuta egongo da. Bertan bizi direnen eta oinezkoen igaroa baimenduko da.

 

Ibilgailuen zirkulazioari dagokionean, berriz, bi fasek eragingo dute:

 

1)    Zuhaiztiaren ezabapenaren fasea:

 

·         Ibilgailuak orokorrean: Azaroak 13tik hasita, gutxi gorabehera bi asteko iraupeneko mozketa izango da Errotaundi kaleko bidegurutzetik Suhiltzaileen Parkeko irteerara.

 

·         Bertakoen ibilgailuak: Bertakoek beraien etxetara joateko sarrera baimenduta izango dute deuseztatzea aurrera doan heinean, hurrengo jarraipenak bete beharko dituzte hauek; Jaizubia Ibilbideko 45 zenbakitik 53rako eta 54tik 64rako auzokideek, sarrera eta irteera Suhiltzaileen irteeratik egin beharko dute. Ibilbideko 30 zenbakitik 52rakoek ordea, sarrera eta irteera Jaizubia Ibilbidea eta Errotaundi kaleko bidegurutzetik egin beharko dituzte.

 

Halaber, obrak beraien etxeen aurreko zatian eta bidegurutzean badaude, sarrera eta irteera Suhiltzaileetatik egin beharko da.

 

2)    Ibilbidearen handiagotzearen fasea:

 

Behin zuhaiztien ezabapenaren fasea amaitzen denean, eta ibilbidearen handiagotzearekin hasten direnean, obraren gauzatzea galarazten ez duten bitartean ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetuta egongo da. Udaltzaingotik obra egiten ari den bitartean, bertako seinale eta langileen oharpenak errespetatzea eskatzen da.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52