Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2017 Azaroak 24 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Hirigintza

Irungo erdigunean lan urbanistiko berriak egingo dira

*

 

 

Xabier Iridoy, Hirigintza eta Etxebizitza ordezkariak gaur, asteazkena, Irungo Udalean Hirigintza Arlotik garatzen eta lantzen ari diren xehetasunezko bi azterlan aurkeztu ditu.

 

Bietako lehenaren arabera, Zabaltza plazako 6 eta 7 zenbakietan (azkeneko hau Posta bulego zaharra) eta Zuberoa kaleko 2 zenbakian dauden bi eraikinak osorik bota ondoren, bi eraikin berrirekin ordezkatuko dira. Era berean, eta eraikin horiek egiteko obra aprobetxatuz, "Cipriano Larrañaga kalea eta Argentinar Errepublika kalearen arteko bide zati hori hobetu egingo da" aipatu du Iridoy ordezkariak.

 

Xehetasunezko bigarren azterlanari dagokionez, Luis Mariano kalean kokatzen da. "Kasu honetan, Eroski Kooperatiba Elkarteak hurbileko supermerkatu bat irekitzeko asmoa du, Eroski City izenarekin, gaur egun hor dagoen eraikin komertzialaren gaineko solairuan" jakinarazi du Xabier Iridoyk. Jabetza pribatuko erabilera publikoko solairua da, eta 2006an behin betiko onartutako Artaleku eremuaren Plan Bereziaren bitartez araututa dago. Horrela beraz, indarrean dagoen planeamendu urbanistikoak aurreikusita dauka proposatu den zabaltze eta erabilera hori eta horretarako beharrezkoa den eraikigarritasuna ezartzen du.

 

Xehetasunezko azterlan horiez gain, Arizmendi Almirantea kaleko plan bereziaren sustatzaileei Hirigintza arloak eskatu zizkien hobekuntzak ere amaitu dira, dagoeneko hasierako onespena jaso zuelarik. "Eginiko hobekuntzei esker Udalaren adostasuna lortu du espedientea tramitatzen jarraitzeko, eta dagoeneko prest dago udal batzarrera eramateko behin Hirigintzako Batzordeak onartzen duenean".

 

Plan berezi horren arabera oinezkoentzako paseo publiko bat irekiko da, zuhaiztiekin, eta kale horretako bizilagunentzat mugatuta egongo den trafikoa izango du. Eta aldi berean, paseo berriaren bitartez Mendibilera joateko bide berri eta erosoagoa izango da oinezkoentzat, Arizmendi Almirantea kalea eta Maritxu Anatol kalea lotuz.

 

"Lan urbanistiko horiek, eta Hirigintza arlotik garatu, onartu eta abian jarriko diren guztiek, beti izango dute helburu Irunen hazkuntza, hiria aukera berrietara zabaltzea, irundarren bizi kalitatea hobetzea eta, azkenik, garapen eredu eramangarria ziurtatzea, hiriaren ingurumen eta paisaiazko balioak babestuz" azpimarratu nahi izan du Iridoyk, Hirigintzako ordezkariak.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52