Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2017 Azaroak 23 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Mugikortasuna

Irun, autobus elektrikoak iristeko prestatzen

 

 

L1 linearen buruan (zehazki, Zaisako eta ospitaleko geralekuetan) autobusak kargatzeko guneak prestatzeko proiektuaren idazketa enkargatu du Udalak.

 

Hirian hiri barruko autobus elektrikoen lehenengo linea izateko pausoak ematen jarraitzen du Mugikortasun Arloak: joan den hilabeteko osoko bilkuran, zerbitzua kudeatzeko kontratua onartu zuen Udalbatzak, eta, aste honetan, berriz, autobusak azkar kargatzeko guneek (L1 linea egokitzeko aurreikusten den sistemak) beharrezkoak dituzten hargune elektrikoak sortzeko proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza enkargatu du.

 

Cristina Laborda ordezkariak azaldu duenez, "funtsezko pausoa da hori 2018an lau autobus elektriko ibiliko badira hirian. 'Abaguneko karga' delakoa izango du zerbitzuak; horrela, buruetatik pasatzen direnean kargatuko dituzte bateriak ibilgailuek, eta, gero, aurrera jarraitu ahalko dute".

 

Zaisako eta ospitaleko geralekuak dagozkion hargune elektrikoez hornitzeko beharrezkoak diren lanak eta lanak egiteko epeak identifikatuko ditu proiektuak. Proiektua idazteko aurrekontua 12.100 eurokoa da, eta enpresa esleipenduna, Sociedad Cooperativa Técnicos Unidos.

 

Cristina Labordak iragarri duenez, "hurrengo pausoa urte bukaera baino lehen emango dugu: ibilgailu berrien hornikuntza kontratatzeko pleguak eztabaidatuko ditu Udalbatzak, eta espero dugu fase berri horretan aro berri bat hasiko dugula IrunBusen eta hirian mugikortasun jasangarriaren esparruan; alegia, autobus elektrikoen lehenengo linea".

 

Hobekuntzak Kale Nagusiko argiterian

Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra Arloak beste erabakirik onartu berri du eraginkortasun energetikoaren eta jasangarritasunaren esparruan. Izan ere, Karrika Nagusiko, Foruen karrikako eta Legia karrikako argiteria hobetuko da datozen asteetan, lehen zeuden farolen ordez LED teknologia darabilten farol berriak jarrita, hiri osoan ohikoa denez.

Proyectos y Montajes Eléctricos LDO enpresak gauzatuko du proiektua, eta aurrekontua 21.219,81 eurokoa da. Aipatzekoa da Alde Zaharra ? San Juan auzo elkartearen eskaera bat dela proiektua.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52