Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2017 Azaroak 17 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Hezkuntza eta Gazteria

Gazteartean Exporen edizio berriko bigarren erakusketa hemen da

*

 

 

Josune Gomez, Gazteria eta Hezkuntza ordezkariak, ostegun honetan aurkeztu du Gazteartean Expo-ren arduradun de Garikoitz Muruarekin batera, Martindozenea gaztelekuan izango den Gazteartean Exporen edizio berriko bigarren erakusketa. Oraingo honetan Edurne Kortabarria ilustratzaile izango da Irunen, eta "Mari Matraka" izenpean aurkeztuko ditu bere lanak.

 

Gazteartean ekimena gazte sortzaile, artista, ilustratzaile eta argazkilarien artean hautatutako talde batekin lan egiten deneko programa bat da duela urtebete ingurutik eta helburua zera da, haiekin ezagutu, garatu eta lantzea barruan daramagun alderdi sortzailea eta artistikoa. "Proiektu honek helburu nagusi bat du, alegia, artistek eta gazteek proiektu parte-hartzaileak garatu ditzatela eta horrela Martindozenea Gaztelekuaren erabilera indartu, sormenerako plataforma bezala", azaldu du Gomez ordezkariak.

Edurneren erakusketa larunbatean, azaroak 4, arratsaldeko 18:00etan, Martindozenea gaztelekuan inauguratuko da eta abenduak 2 arte egongo da ikusgai, asteartetik larunbatera 17:00etatik 21:00etara. "Are gehiago, bertan seriegrafia erakutsiko da Edurneren diseinu batekin eta gerturatzen direnei, ToteBag bat oparituko zaie Mari Matrakaren diseinuarekin estampatuta" jakinarazu du Garikoitz C. Muruak.

Gainera, aurreko batzuetan egin den bezala, Edurnek tailer/topaketak egingo ditu, azaroak 28 eta 29an, 18:00etatik 20:00etara, eta nahi duenak joan ahal izango du bertara eta artistak nola lan egiten duen ikusi, eta bere lanaren inguruan esperientziak trukatu eta teknikak eta bitxikeriak partekatzera.

Edurne Kortabarria

Arrasateko institutuan batxilergo humanistikoa egin ondoren Lidergo Ekintzaile eta Berritzaileko ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean, Edurnek. "Bertan, diseinu eta ilustrazio arloa ezagutu nituen eta proiektu desberdinak garatzen hasi nintzen, beti ere talde lanean. Gradua amaitu eta gero, proiektu horiekin aurrera egin nuen eta nire kabuz ekin nion ekintzailetza bideari". Gaur egun, diseinu grafikoko ikasketak amaitzear dago eta beste lan batzuen artean, bere ilustrazio propioez sorturiko Mari Matraka marka garatzen dabil.

 

Zergatik Mari Matraka?

"Txikia nintzenetik gustatu izan zait marraztea. Duela urte batzuk, institutua amaitu ondoren, berriz ere ekin nion marrazteari, orduantxe ohartu nintzen nire etorkizuna ilustrazio eta diseinu munduan oinarrituko zela". Mari Matrakaren ilustrazioak, emakume eta gorputzen aniztasunean oinarritzen dira. "Askok, emakumeen edertasuna gorputz idealizatuetan ikusten dute, betidanik erakutsi baitigutelako emakumea argala, akatsik gabea eta zintzoa izan behar duela". Eta Edurneren helburua, bere ilustrazioen bitartez, kate hori apurtzea da eta emakumeen edertasuna gorputz zein aurpegi polit bat baino askoz ere gehiago dela erakustea. "Esaterako, inteligentzia, maitasun propioa, gorputz lodiak, iletsuak, altuak, baxuak, argalak, matrakak, iraultzaileak, etab.".

 

Estiloari dagokionez, ilustrazioak trazu finekoak eta kolore gutxikoak dira. Mezua sakona izan arren, marrazkien itxura sinplea eta apala izatea gustatzen zaio.

La delegada de Juventud y Educación Josune Gómez ha presentado este jueves, junto a Garikoitz Murua, responsable de Gazteartean Expo, la segunda exposición de esta nueva edición de Gazteartean Expo que tiene lugar en el Gazteleku Martindozenea. En esta ocasión será la ilustradora Edurne Kortabarria quien presenta sus trabajos bajo el nombre de "Mari Matraka".

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52