Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2017 Azaroak 20 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Hirigintza

Arretxeko Maldako Plan Berezia garatzeko baimenak eta babes ofizialeko 10 Etxebizitza esleitzea

*

 

 

Xabier Iridoy, Irungo Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza ordezkariak astearte honetan aurkeztu du Arretxeko Maldako Plan Bereziaren egungo eta hurrengo egoera. Ezagutzera eman du laster, Udal Gobernu Batzarrak egingo duen bileretako batean onartuko dituela baimen batzuk Arretxeko Maldako Plan Bereziari lotuta, 2016ko uztailaren 27an behin betiko onartua. Jarduera hori Elizatxo hiribidearekin batera joango da, hiriko bide-ardatz nagusienetako bat baita.

 

Gainera, Iridoyk gogora ekarri nahi izan du: "gaur egun eremu hori urbanizatuta eta eraikita dago". Eremu horretan hiru eraikin daude, bik Elizatxo hiribidera ematen dute eta batek Auzolan kalera. Eremu horrek 1.849,94 m2-ko azalera du. Beraz, lehenik eta behin Auzolan kaleko 3B zenbakian eta Elizatxo hiribidean dauden eraikin horiek botatzeko obrak egingo dira".

 

Elizatxo hiribideko bi eraikinak osorik botako dira baina Auzolan kaleko 3B zenbakian dagoen industria-eraikina partzialki botako da. Eraikin industrial horrek soto bat dauka garaje erabilera duena sarbide independentearekin, eta bi solairu ditu (behekoa eta lehenengoa). "Beraz, eraikineko goiko bi solairuak botako dira eta garaje erabilera duen sotoa mantenduko da egungo baldintza beretan, eta beraz, eremu horretan dauden 24 eta 24B sarbideak errespetatuko dira" argitu du Hirigintza ordezkari den Xabier Iridoyk.

 

Era berean, eraikitzeko bi baimen edukitzea aurreikusten da, guztira 32 etxebizitza eraikitzeko bi fasetan. Lehenengo fasea Auzolan kalean egingo litzateke, alegia, 17 etxebizitzako bizitegi-bloke bat eraikitzeko obrak egingo dira (7 libre, 5 BO eta 5 Etxebizitza tasatu), 15 garaje eta 17 trasteleku, lehendik dauden garajeen (15 plaza) sotoaren gainean. "Lehenengo fase hau bigarren bizitegi-bloke bat eraikiz osatuko da, garajeen soto baten gainean: 15 etxebizitza libre, 30 garaje eta 17 trasteleku Elizatxo hiribidean".

 

Bestalde, eraikuntzen espazio libreetan urbanizatzeko obrak egiteko baimen bat dago. 548,48 m2s-ko utzitako lurzoru publikoa kasu honetan, eta lorategi-zonalde bat sortzera bideratuko da, oinezkoentzako espazio libreak egitera eta Auzolan kalea eta Elizatxo hiribidearen artean oinezko komunikazio bat sortzera.

 

Iridoyk aipatu du baita ere: "Elizatxo hiribidera doan espaloi berriari dagokionez, adierazi, zabaldu egingo dela ibilgailuen galtzadarekiko mugaraino, hau da, erreiko bazterbidearen ertzean zintarria jarriko da (pintura zuriz). Aipatu baita ere, hiribidearen beste aldean ere modu berean planteatuta dagoela".

 

Eta amaitzeko, Iridoyk ezagutzera eman nahi izan du atzo (urriak 30, astelehena) IRUNVI erakundeak onartu zuela esleipendunen zerrendak esleitzea, etxebizitzak asignatzea eta itxaron zerrenda ere bai, Arretxeko Malda eremuko babes publikoko etxebizitzak, jabetza erregimenean, esleitzeko prozeduraren oinarriak kontuan hartuz. Zehazki, Babes Ofizialeko bost etxebizitza eta beste bost etxebizitza tasatu.
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52