Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2017 Azaroak 17 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Herritarren Parte-hartzea

2018ko udal egutegiak herritarrek parte hartzea nahi du

*

José Antonio Santano Irungo alkatea eta Irungo Argazkigintza Elkarteko presidentea udaletxeko balkoian izan dira gaur goizean, 2018ko udal-egutegia aurkezten. Egutegiaren berritasuna izango da aurten herritarrek zuzenean parte hartu ahal izango dutela. "Irun nire balkoitik" izenburupean, nork bere leiho eta balkoietatik egindako argazkiak bidali ditzakete irundarrek, hiriaren ikuspegi desberdinak emanez.

 

Santanok azaldu duenez, "udal egutegia dagoeneko ohizkoa da, eta aurten, irudiak gozatzera ez ezik prestatzera ere zabaldu nahi izan dugu kontua. Irunek txoko asko dauzka ezagutzen ez direnak, eta ikuspegi txundigarri asko. Urrutira joan gabe, udaletxeko balkoitik daukagun honek ikuspen guztiz desberdina eskaintzen du San Juan plazaz. Hori da asmoa; norberak erakutsi dezala bere balkoitik ikusten den "Irun hori", guztiok gozatu dezagun".

 

AFIK urteak daramatza egutegi hori egiteko udalarekin kolaboratzen, eta, oraingoan, irudiak hautatzen ere parte hartuko dute. Bertako presidente Gerardo Garciak adierazi duenez, "asmoa da argazki politak bilatzea; gutxieneko kalitatea eduki behar dute, egutegiko orri osoan erreproduzitu daitezen, baina gustatuko litzaiguke hiriko ikuspegi originalak topatzea ere. Kalean beti ikusi ohi ditugun eguneroko paisaiei begirada berezia ematen dietenak.

 

Udalak gune bat irekiko du udalaren web orrian, urriaren 23ko astelehenetik aurrera. Bertan, irudien ezaugarri minimoak kontsultatu ahal izango dira, eta formulario bat bete, argazkiak bidaltzeko.

 

Informazio praktikoak.

Bidalitako irudi guztietatik, HAMAHIRU argazki hautatuko dira, HILABETE BAKOITZEKO BAT eta portadarakoa.

Urriaren 23tik, astelehenetik, azaroaren 16ra egongo da irekita argazkiak aurkezteko epea.

 

 Argazkiak originalak izan beharko dute, inongo lehiaketatan saritu gabeak eta komunikabide profesionaletan argitaratu gabeak. Besterik gabe berez Irungo tokiren bat erakusten duten argazkiak ere onartuko dira.

Argazkiek '.jpg' luzapena izango dute, eta 30 cm zabal eta 20 cm altu izango dira, gutxi gorabehera, edo antzeko tamainakoak, eta gutxienez, 250-300 ppp-ko erresoluzioa edukiko dute, editatu ahal izateko nahikoa kalitate izan dezaten, hautatuta gertatuz gero.

Argazkiak udalera bidaliko dira, www.irun.org webaren bidez.

Parte-hartzaileek erabateko erantzukizuna izango dute aurkeztutako argazkien gainean hirugarrenen eskubiderik egon ez dadin, ez eta inolako erreklamaziorik ere irudi-eskubideengatik.

Egutegia abendu aldera argitaratuko da; 11.000 ale aterako dira, eta, ohi bezala, dohainik banatuko dira HAZeko bulegoetan, San Martzial kalean.

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52