Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2017 Urriak 19 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Gizarte Ongizatea

2018an adinekoentzako bi lokal berri izango dira Irunen

 

 

 

José Antonio Santano Irungo alkateak baieztatu du datorren urtean bi lokal irekiko direla Puianan eta Behobian

 

Orain San Migelekoa, Belaskoenekoa, Palmera Monterokoa, Luis Mariano eta Iraso gizarte-zentroa eta Lekaneneko apartamentuetako gune komunak daude, eta horrela beste bi gehiago izango dira

 

            Irunen, ostiral honetan, urriak 6, Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta ate irekiko jardunaldi bat eta jarduera-programa bat egingo dira, neurri handi batean adinekoen elkarteek dinamizatuta. José Antonio Santano Irungo alkatea Luis Marianoko gizarte-zentrora joan da gaur goizean jardunaldiaren aurkezpenera, eta bertaratu direnekin bildu da.

 

"Gaur gure adinekoek hiriaren egunerokoan duten papera aldarrikatzeko eguna da. Elkarte asko ditugu gogo biziz lanean ari direnak mota guztietako jarduerak antolatzen, pertsona horiek gure gizartean aktibo eta protagonista sentitzen laguntzeko. Helburu horretan, udaletik ere haien ongizatean lagundu nahi dugu, bai elkarte haukein kolaboratuz hirian erabilgarri dauden instalazioetan bai gure babesa eta arreta-zerbitzu batzuk eskainiz hala behar dutenean".

 

Jardunaldi hori dela eta, alkateak baieztatu egin du 2018an bi lokal berri irekiko direla adinekoentzat, Puianan eta Behobian. "Azken aldi honetan, adinekoentzako hurbiltasunezko guneak gaitzen ari gara auzoetan. Luis Mariano edo Iraso urruti samar geratu litezke batzuetan; beraz, saiatzen gara eskaintzen, batzuetan bizilagunek eskatuta, hurbilagoko alternatibak, beren etxeetatik irten eta lokal horietan egiten diren jardueretan parte hartu ahal izan dezaten", gaineratu du Santanok.

 

Zehazki, aurreikusita dago aurki hasiko direla izapideak, Puianan, Aristegi Enbaxadorea plazan, Letxunborro hiribidetik sartuta, adinekoentzako lokala gaitzeko helburuarekin. Azkeneko kreditu-aldaketan 420.000 euro jarri ziren lokala gaitzeko, eta aurten bertan enkargatuko dira proiektua idazteko lanak, obrak 2018an hasi daitezen eta lokala urteko bigarren erdialdean operatibo egon dadin. 298 m2-ko toki bat da, eta adinekoentzako berariazko gune bat edukitzeaz gainera (120 m2), beste zati bat ere izango du, auzo-elkarteak erabili dezan (178 m2).

 

Adinekoentzako 2018ko bigarren lokala Behobian dago, Guardia Zerbitzuaren eraikinean, orain birgaitzeko fasean dagoen horretan. Barrualdean, 50 m2-ko tokia du, eta aurreikusita dagoen bezala, auzoko adinekoek erabili dezaten egokituko da. Obrak oso aurreratuta daude, eta eraikina urtea amaitu baino lehen bukatuta egongo da. Ateak ireki baino lehen, 2018an sartuta, altzariak jarriko dira barrualdean, beharrezko elementuekin.

 

Lokal horiek irekita bi gehiago izango dira, dagoeneko operatibo daudenen artean: San Migelekoa, 2014an gaitua; Belaskoenekoa, 2015ean irekia, eta Palmera Monterokoa, 2017 honetan ateak ireki dituena.

 

Eroriak prebenitzeko tailerra

 

Aldi berean, eta 60 urtetik gorakoei eta zaintzaileei zuzenduta, Irungo Udalak, EJko Osasun Sailak eta Osakidetzak lagunduta, abian jarri du ekimen hori. Urriaren 25ean, 16:30etik aurrera, tailer teoriko-praktiko bat emango da adinekoen eroriak prebenitzeko eta haietan moldatzeko. Bi ordu eta erdi iraungo du, eta Palmera Monteron egingo da.

 

Izena emateko modua: Irungo Osasun Publikoko eskualdeko zentroan. (Dunboako anbulatorioa), 943024030 telefonoa, 09:30etik 13:30era. Urriaren 10ean irekitzen da izena emateko epea.

 

Tokia mugatua da: 40 lagun, gehienez. Izena emateko epea gehienezko lagun-kopurura iritsitakoan (40)  itxiko da. Hala ere, jaso egingo dira tokirik lortu ez eta interesatuta dauden pertsonen datuak, hurrengo tailerretara deitzeko. Dohainik izango da tailerrean izena ematea, eta barrutira sartzeko, izen-abizenak egiaztatu beharko dituzte tailerra egitera doazenek.

 

 Hizlariak: Jose Luis Gomez (Osasun Publikoa), Jesús Lorenzo eta Conchi Castellanos (Osakidetza), Igone Virto eta M. Eugenia Muñoz (Irungo Udaleko Gizarte Ongizatea), Pablo Murias (Irungo Udaleko Kirolak) eta Vanessa Gonzalez (Caser egoitza).

 

Antolatzaileak: Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko  eta Kiroletako departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Osakidetza.

 

Informazio gehiago: Bidasoko Osasun Publikoko eskualdeko zentroa. Telefonoa: 943024030. Juan Ramón Pérez.

 

Irun, 2017ko urriak 6 

 

 

 

 

 

 

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52