Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2017 Urriak 24 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Gizarte Ongizatea

'Beldur Barik' programaren beste edizio bat

 

 

Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako ekimen autonomikoa da, Irunen ere egiten dena,  eta 12-26 urte bitarteko nerabe eta gazteentzako da

 

Ikus-entzunezkoa sortzeko lehiaketa bat eta tailer bat egiten dira, helburua dutenak emakumeenganako indarkeria prebenitzea gazteen artean.

 

            Udalak, Gizarte Ongizatea, Hezkuntza eta Gazteria arlotik, abian jarri du laugarren urtez jarraian 'Irun Beldur Barik' ikus-entzunezko sorkuntza-lehiaketa. Hirian erroldatuta edo eskolaratuta dauden 12-26 urte bitarteko nerabe eta gazteentzako da, eta autonomia-mailan hainbat hiritan egiten den ekimen baten esparrua sartuta dago programa.

Sergio Corchón ordezkariak azaldu duenez, "Udalaren asmoa da aurten ere ekimen honi atxikitzea, izan ere, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxista baztertzeko jarrera guztiak indartzeko egiten ari garen lanetara gehitzen da. Kasu honetan, gazteengana jotzen dugu, eta animatu egiten ditugu beren bideoetan agertu dezaten egunerokoan nola egiten dioten aurre egungo desberdintasun-egoerari eta indarkeria sexistazko adierazpideei.  Guztion artean indarkeria irmotasunez arbuiatze aldera.

Irunen, ikus-entzunezkoen sorkuntza-lehiaketa baten bidez gauzatzen da Beldur Barik programa. Bi kategoria ditu lehiaketak: 12 urtetik 17ra bitarteko gazteak eta 18tik 26ra bitartekoak. Tailer bat ere egiten da Bigarren Hezkuntzako ikasgeletara bideratuta. Gizarte Ongizatetik nabarmendu dute aurten kategoria berri bat sortu dela: 18 urtetik 26ra bitarteko gazteena.

 

Bestalde, Josune Gómez Gazteria eta Hezkuntzako ordezkariak adierazi duenez, "garrantzitsua da Irungo gazteak ekimen honen partedun bihurtzea, horrela barneratuko baitituzte gure gizartean hain oinarrizkoak eta beharrezkoak diren balioak; esaterako, errespetua eta berdintasuna. Halaber, horregatik animatzen dugu ekimen honekin bat egitera, dela norberaren aldetik, dela taldean, baita ikasgela edo heziketa-zentro gisa ere". 

 

Beldur Barik ikus-entzunezkoen sorkuntza-lehiaketak, bestalde, beldurrik ez izateko jarrera islatu nahi du, ekimenak euskaraz esan nahi duen bezala. Gainera, konpromiso pertsonal eta kolektiboa islatu nahi da, kultura matxista eta indarkeria sexistaren moduak eraldatzeko. Alde horretatik, kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, eta gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, batik bat, nesken ahalduntzetik eta mutilen konpromisotik edo erantzukizuna onartzetik begiratuta, betiere indarkeria matxista amaitze aldera.

 

Dagoeneko irekita dago izena emateko epea, eta azaroaren 13an amaituko da. Edozei arte-adierazpide erabili ahal da lehiaketan, betiere ikus-entzunezko formatua aurkeztuta programaren webaren bidez: www.beldurbarik.org. Informazio gehiago nahi izanez gero, http://www.irun.org udal webean aurkitu daitezke lehiaketaren oinarriak.

 

Irun Beldur Barik lehiaketako sariak 300 euroko txartelak izango dira beren kategorian irabazten duten proiektuentzat; betiere kirol-materialetarako, liburuetarako, diskoetara eta material informatikorako. Azaroaren 25ean egingo da sari-banaketa Amaia Kultur Zentroan.

 

Era berean, eta udalerrian lehen aldiz, Beldur Barik tailerrak egingo dira. Tailer horiek DBHko 2.eko ikasleentzako dira, eta 3 orduko saioak egingo dira ikasgela bakoitzean, programan parte hartzen duen zentroan bertan. Izena emateko epea amaitu delarik, bost ikastetxe izango dira parte hartuko dutenak: San Vicente Paul, El Pilar, Eguzkitza, Hirubide eta Toki Alai. Guztira, 368 neska-mutilek parte hartuko dute tailerretan, aurtengo urrian, azaroan eta abenduan.

 

Tailerren helburua dira nerabeen arteko harremanetan agertzen den indarkeria matxistari buruz sentsibilizatzea, tratu ona eta desberdintasunekiko errespetua eta tolerantzia sustatzea eta jarrera kritikoa sortzea estereotipo sexistekiko eta indarkeria matxistarekiko.

 

Saioak Ianire Estébanezek eta Estibaliz Linaresek emango dituzte. Psikologo espezializatuak dira emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan, eta esperientzia handia dute gazteekin prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak egiten.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52