Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2017 Urriak 19 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Udaltzaingoa eta Trafikoa

Urdanibia plazako azoka hobetuak bere lehen pausoak emango ditu larunbat honetan

*

Irungo Udalak larunbatero Urdanibia Plazan antolatzen den azoka berregituratu eta hobetu du

 

Udaltzaingoko eta Elkarbizitzako ordezkariak, Lourdes Larrazak, asteazken honetan azoka berriaren hobekuntzak aurkeztu ditu, baita honek edukiko dituen anagrama eta logo identifikagarria ere.  

 

Hilabeteak iraun dituen berrantolaketa prozesua gauzatu eta amaitu ondoren, "Behin betiko antolaketa honek, azoka eguneratuagoa, egokituagoa, plaza barruan hutsunerik gabekoa eta produktu eskaintza zabalagoa duena izatea ahalbidetzen du" esan du Larraza ordezkariak.

 

Nahiz eta azken hilabeteotan, berrantolatze prozesuan zehar, zailtasunak eta oztopoak bizitu diren, pasaden astelehenean Larraza ordezkariak, egun azokan izango diren saltzaileekin izandako bileran, elkarlanerako gunea eskaini zien. "Bizirik dagoen azoka izatea nahi dugu, iristen zaizkigun eskaerei eta beharrei erantzuna ematen dion azoka, eta noski, larunbatero irundarrak Urdanibia plazara bertaratzea ere nahi dugu".

 

Udaletxeak, azoka sustatzeko eta ezagutzera emateko, Turismo Ofizinan eskuragai izango diren informazio liburuxkak landu ditu. Are gehiago, larunbateroko azokaren sarreran eta baita irteeran ezarriko den, anagrama identifikagarri bat ere diseinatu da.

 

Halaber, Lourdesek "Urdanibia plazako azoka honek egiten duen ekintza honi gure esku dagoen babes eta esfortzu guztia helarazi nahi diogu. Horretarako landu ditugu lehen akzio eta ekintza hauek, nahiz eta etorkizunean gure eta beraien arteko erlazioa eta kolaborazioa sendotu nahi ditugun" gehitu nahi izan du.  

 

Eman diren baimenak, guztira, 72 izan dira. Guzti horietatik 27 ehun-gaiei zuzendutakoak dira; oinetakoak eta osagarriak, hala nola, bitxiak eta kosmetika, dekorazioa, etxeko gauzak, tresnak, etab. Beste 16 herriko artisau-elikagai eta artisautzakoei zuzenduak, 14 elikagaiei, 10 fruta eta barazkiei eta azken 5ak egun azoka txikian ez dauden produktuak salduko dituzten postu-eskatzaileei.

Esteka erlazionatuak

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52