Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2017 Urriak 22 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Alkatetza

Irungo Udalak Osakidetzaren esku utziko du Eskualdeko Ospitalearen ondoan heliportu baterako behar den lursaila

Alkateak idatziz erantzun dio Osasun Saileko sailburuordeari

 

            José Antonio Santano Irungo alkateak erantzun bat eman dio Iñaki Berraondo Osasun Saileko sailburuordeari Bidasoko Eskualdeko Ospitalearen ondoan heliportu bat eraikitzeko eskaerari buruz.

 

Tramiteak egiten hasteko Udalaren prestutasunaren berri eman dio alkateak Berraondori; horrela, Sailetik gune bat egokitu ahalko da helikopteroak erabili ahal izateko larrialdiko trasladoak egin behar direnean.  

 

Alkateak hau azaldu du: "zaurituen larrialdiko garraioa hobetu behar izatearekin bat nator eta babesa ematen dut, eta, ildo horretatik, proposatutako lursaila zure sailaren eskura jartzearen bideragarritasuna aztertzeko prest gaude". Irun hiriaren jabetzako lursail bat da eta Bidasoa Eskualdeko Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuaren aurrean dagoen gunean dago kokatua, Urdanibia-Zubieta eremuan, zeina  Hirigintza Hitzarmen baten mendean dagoen, Irun eta Hondarribia artean sinatua, eta horren antolamendua une honetan garatzeko dago. 

 

saileko pertsonal teknikoa udaleko teknikariekin harremanetan jartzeko eskatu dio Alkateak Gobernuari, beharrak zehaztasunez aztertzeko.

 

Administrazio eta Finantzatze Sanitarioko sailburuordetzaren eskaera Santanok Eusko Jaurlaritzako Osasun arduradunekin izandako elkarrizketen esparruan egin zen eta xedea da errepidearen zein airearen bidezko garraioa hobetzea Bidasoa eskualdean.

 

Duela aste batzuk egiaztatu ziren anbulantziei buruzko berri onak. Irungo Udalak lursail hori eskura jartzearen ondorioz, trasladoen hobekuntza eta eraginkortasuna indartu ahalko da Bidasoko Eskualdeko Ospitaletik.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52