Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2017 Urriak 19 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Gizarte Ongizatea

Ikusmira proiektua kulturaren arteko topagunea

 

 

Asteazken honetan hasten da hirian atzerritarrak gizarteratzen lagundu nahi duen ekimenaren laugarren edizioa

 

Gizarte Ongizateko departamentuak abian jarri du IKUSMIRA proiektuaren laugarren edizioa, urteko lehenengo seihilekoan gure udalerrian erroldatu diren atzerritarrei begira.  Oraingoan, urriaren 4tik azaroaren 21era bitartean egingo da.

 

"IKUSMIRAren helburua da udalerrian bizi diren atzerritarrei harrera egitea eta inguru-zati bat eta Irunek hainbat eremutan (instituzioa, har eta gazteak, kultura, aisia?) eskaintzen dituen baliabideak ezagutzera ematea, eta, halaber, kultura desberdinetako pertsonak elkartzeko eta harremanak izan ditzaten guneak bultzatzea.

 

Laugarren edizio honetan, asteazkenetan egingo da proiektua, 09:30etik 11:30era, eta, guztira, 7 jarduera egingo dira, bitartekotza soziokulturaleko taldeak gidatuta. Gainera, udalaren zenbait baliabidetan lana egiten duten eragileek ere parte hartuko dute. Honako jarduera hauek egingo dira:

·          Bisitaldi gidatuak udaletxeko areto nagusira, HAZera, Gizarte Ongizateko departamentura, CBAra, Gazte Informazioko bulegora, Euskara zerbitzura, Gaztelekura, ludotekara, ingurune irekiko programara eta Bidasoa Bizirikeko El Espaziora.

·         Migrazio-esperientzien tailerra.

·         Bisitaldi gidatua Oiasso Museora, Irugurutzetako meatzetara eta Plaiaundiko parkera.

 

Jardueren % 80ra agertzen direnek parte-hartze diploma jasoko dute. Aurtengo urtarrilaren 1etik ekainaren 31 bitarte udalerrian erroldatu diren atzerritarrek gonbita jaso dute beren etxeetan, doako programa honetan parte hartu dezaten. Hala ere, horietakoren batek ezin izan badu izena eman eta interesatzen bazaio, sartu daitezke aurretik HAZeko bulegoetan edo 010 telefonora deituz izena emanda.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52