Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2017 Urriak 22 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Hezkuntza eta Gazteria

Gazteriak boluntariotza zerbitzu berria abian jarri du

*

 

 

Gazteria ordezkariak, Josune Gomezek, Eva Sanchez eta Rakel Alvarez Hezkide Eskolako kideekin batera, 16 eta 30 urte bitarteko gazte boluntarioei zuzendutako zerbitzu berri bat aurkeztu du astelehen honetan.

 

"Zerbitzu honen helburua da Irungo gazteen eskura jartzea boluntariotza-jardueren inguruan gidatu, aholkatu eta sentsibilizatzeko zerbitzu bat, hiriak dituen beharretan gazteak ere inplikatu daitezen eta batez ere herriaren baitan aurrera eramaten diren proiektu giza-hezitzaileetan borondatezko ekintzetan parte har dezaten bultzatuz" adierazi du Gomez ordezkariak.

 

Zerbitzu berri honen bitartez Gazteria Zerbitzuak duen beste erronka bat gauzatu nahi da, alegia, gazte aktibo, inplikatu eta parte-hartzailea garatu dadin erremintak eskaintzea.

 

Era berean, Josune Gomezek zera esan du: "Gazte Boluntariotzak erantzun egiten dio 3 iturri desberdinetatik planteatutako demandari; alde batetik, aurrekontu parte-hartzaileetan jasotako proposamen bat da, gainera, egungo legegintzarako gobernuaren programan jasotako lerroetako bat da eta, azkenik, gazteen Igazte zerbitzuaren bitartez zuzenean planteatutako interes bat jasotzen du". Gazteek laguntzeko proiektuak bilatzen dituzte, ekarpenak egiteko gogoa izaten du eta horietako batzuk boluntariotza formalagoaren profilera bideratzen dira eta beste batzuk aldiz baliagarri izatea bilatzen dute, lagundu nahi dute baina kezka hori ongi definitu gabe dute edo disponibilitate murritza.

 

Helburuak

Planteatutako behar eta demanda horien alderdi desberdinak jasoz, zerbitzu honen diseinuan lan egin da ondorengo helburuak definituz:

1.    Irungo gazteen eta herritar aktiboen parte-hartzea sustatzea, hirian ekintza boluntarioak eginez.

2.    Boluntariotzaren ezagutzan sakontzea: ekintza boluntarioen izaera altruista, solidarioa eta aukerak balioan jartzea, informatzea eta kontzientziatzea.

3.    Gune publikoa gune solidario gisa ikustea, programa eta gazteen ekintzak gizarteratuz.

4.    Modu dinamikoan sustatzea Gizarte Ekintzaren hirugarren sektoreko baliabideen, kolektiboen eta entitateen ezagutza.

Jardunbide arloak

 

Gainera, zerbitzu horrek jardunbide arlo batzuk jasotzen ditu, alegia, lan boluntarioa eta boluntarioak hartzen dituzten entitateak ezagutzea eta sentsibilizatzea. Horrez gainera, elkarteetan boluntariotza ekintzetan parte hartzea, kanpaina puntualetan parte hartzea eta izaera ez-formaleko ekintza boluntarioetan parte hartzea gazteen artean eta Gazteriako zerbitzuaren ekitaldiak antolatzen, boluntariotza egituratuago baten aurreko etapa gisa.

Argibide gehiago behar izanez gero edozein interesatu joan daiteke gaurtik, urriaren 2tik, aurrera, Igazte bulegora (CBA-San Juan plaza, z/g) astelehenetik asteazkenera 16:00etatik 20:00ak bitarte eta ostiraletan 10:00etatik 14:00etara. Edo telefono zenbaki honetara deitu daiteke: 943 505440 edo posta elektroniko bat bidali gazteboluntariotza@irun.org helbidera.  

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52