Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2017 Urriak 21 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Hezkuntza eta Gazteria

Berritasunak Gazteartean Expo programan

*

 

 

Josune Gomezek, Gazteriako ordezkariak GKO Gallery-ko Garikoitz C. Muruarekin eta Oihane Pardo artista eta diseinatzailearekin, Gazteartean Expo erakusketaren edizio berria aurkeztu du.

 

"Beste urte batez, irailean hasiera ematen zaio Martindozenea Gaztelekuko Gazteartean Expo erakusketa programari. Aurreko ikasturtean bezala, 2017-2018 honetan, sortzaile, artista, ilustratzaile eta argazkilari gazteen hautaketa bat egingo da, eta horrekin batera, hainbat tailer emango dira, eta horietaz baliatuz, barruan daramagun alderdi sortzailea eta artistikoa ezagutu, garatu eta landu ahalko dugu" azaldu du Josune Gomez ordezkariak.

 

Edizio honetarako antolatu diren jardueren programazioa handiagoa da, non dinamika irekiago eta partizipatiboagoak sortuko diren; bertan, nahi duten pertsona guztiak ?gazteak barne- gonbidatzen diren artista sortzaileekin ate irekietako jardunaldi batzuk partekatu ahalko dituzte beraien lanaren prozesuaz disfrutatzeko eta partekatzeko.

 

"Gonbidatutako artistek Martindozenea Gaztelekuan lan egingo dute; alde batetik, kanpoko fatxadaren horma-irudia  pintatuko dute eta, bestetik, proposamen desberdinak garatu ahalko dira hiriko hainbat tokitan integratzeko, partekatzeko edo aurkezteko" jakinarazi du Garikoitz C. Muruak. Beraz, lan hori egiten den bitartean, edozein pertsonak partekatu, lagundu ahalko du lan prozesu honetan artistekin batera. "Era berean, pertsonei, entitateei, elkarteei edo kolektiboei aukera emango zaie beraien auzoan, kalean edo plazan edozein parte-hartze edo ekintza artistikoa proposatzeko".

 

GKO Gallery-ko Garikoitz Muruak nabarmendu nahi izan du xede nagusietako bat dela artistak eta gazteak elkarreraginean aritzea ahalbidetzea, proiektu partizipatiboak gara ditzaten eta Martindozenea Gaztelekuaren erabilera bultzatzea sortzeko plataforma gisa.

 

Lehenengo erakusketa Oihane Pardo diseinatzailearena izango da "Amarenak" izenpean urteotan egindako lanak aurkeztuko ditu.  Datozen irailaren 29tik urriaren 28rarte ikusgai izango da "Atzo Gaur" izeneko erakusketa. Bertan, bere Kaikuen (garai batean arrantzaleek janzten zuten janzkia) bilduma aurkeztuko du.

 

Oihane Pardo

1986an Donostian jaiotako arkitektoa. Txikitatik jostea gustuko zuen Oihanek, eta egun batean bere bizitza guztiz aldatzea erabaki zuen. Shangaien arkitektu bezala zuen lana utzi, maletak egin eta Donostira itzuli zen gazte ekintzaleei zuzendutako Sustapeneko programa batez baliatzera. Eta laguntza honi esker bere kaikuak diseinatzen hasteko aukera izan zuen.

 

Oihanek bere amonaren kaikua oinordetu zuen, eta bere armairuan leku finkoa izan zuen urtetan. Urteak pasa ahala kaikuaren tela zahartzen joan zen heinean, Oihane kaiku berri baten bila hasi zen, baina ez zuenez bere amonak eman zionaren berdina aurkitu, lehen aipatu bezala, Donostiara itzuli eta Sustapeneko programaren laguntzaz gain patronai klaseetan izen eman zuen. Eta hala hasi zen bere bidea, kaikuen diseinu eguneratuagoak eta koloretsuagoak egiten hasi zen.

 

Era berean, inaugurazioaren egunean tailer edo elkargune antzeko bat burutuko du, eta bertan Amarenak proiektuaren nondik norakoa eta zergatia azalduko ditu, besteak beste. Are gehiago, Oihanek bertaratzen direnei etxean Kaikuren bat badute eramateko proposamena du, hala bere jatorria, historia etab. aztertu ahal izateko.

 

Erakusketaren inaugurazioa irailak 29an ospatuko da, Martindozenea Gaztelekuan arratsaldeko 20:00etan. Eta asteartetik larunbatetara arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara bisitatzeko aukera izango du edonork.

 

Laster egingo diren erakusketak:

 

1.- Oihane Pardo: "Atzo Gaur"

2.- Edurne Kortabarria: Erakusketa 2017-111-03etik 2017-11-25era.

3.- Olaia Martínez Altuna

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52