Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2017 Urriak 24 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Beste batzuk

Vía Irun. Hiria gara, trenbideen eremua berroneratzeko proiektua identifikatzen duen irudi berria hiriarentzat

*

 

 

"Indar politiko guztien artean, herritarren eskutik, eremu hori garatzeko ilusio kolektiboa pizten laguntzea du helburu", nabarmendu du Santano alkateak.

 

Alkateak ostegun honetan EHUko Udako Ikastaroen esparruan Ficoban proiektuari buruz emango duen hitzaldian agertuko da irudia.

           

            José Antonio Santano alkateak, Irungo Sozialistak udal taldeko Miguel Ángel Páez, EAJ udal taldeko Xabier Iridoy eta PP udal taldeko Muriel Larrea bozeramaileek lagunduta, trenbideen eremua berroneratzeko proiektuaren irudi berria ezagutarazi du: Vía Irun. Hiria gara.

 

"Irudi batek mila hitz balio du", azaldu du Irungo alkate José Antonio Santanok agerraldiaren hasieran. "Udalbatzako talde guztien artean, datozen urteetan proiektua identifikatuko eta osatuko duen izen bat eta irudi bat sortu nahi izan dugu".

 

Santanok argitu duenez, izena zein irudia No Problem! enpresak egindako hausnarketa baten emaitza dira. "Irundar bihotza du enpresak, hiria ezagutzen du, eta, hona iristeko, aztertu du zer dakarren proiektuak. Vía hitzak bideak irudikatzen ditu, eta oso erraz ulertzen diren esanahi ugari dituelako aukeratu da: topo egiteko bideak, bat egiteko bideak, eraikitzeko bideak, bide egiteko bideak?".

 

Ilusio kolektiboa

"Azken batean, proiektu hau irundarren etorkizunaren parte dela sentiarazi nahi dugu, herritarren eskutik Udaleko alderdi politiko guztietatik sortzen den ilusio kolektiboa dela", adierazi du Santanok. "Hiri gutxik dute aukera honelako proiektu bat lantzeko, eta, horregatik, sentimendu hori piztu nahi dugu".  

 

Aipatzekoa da alkateak ostegun honetan bertan EHUko Udako Ikastaroen esparruan Ficoban Irungo trenbideen eremuari buruz emango duen hitzaldian proiektuarekin zerikusia duten eduki guztietan agertuko dela irudia.

 

Hurrengo urratsak

Aurkezpenaren barruan, proiektuaren egungo egoeraz ere aritu da José Antonio Santano, aurrerapauso handia egin berri baitu: ADIFek (trenbideen eremuko lurren titularretako batek) 30.000 m2-tik gorako eremua desafektatu du, eta hori funtsezkoa da Aduana kalearen inguruan lehen faseari ekiteko, zeinak 60.000 m2-ko eremu berri bat ere ekar diezaiokeen hiriari.

 

Datozen asteotan, azterketa arkitektoniko baten kontratazioa lizitatuko da; hain zuzen ere, azterketa hori izango da Hiri Antolamenduko Plan Nagusia aldatzeko oinarria ?herritarrek ere izango dute aldaketa horretan parte hartzeko aukera?, eta inguru osoaren erabilerak zehaztuko ditu. Aldi berean, aurrerapen horiek guztiak kudeatzeko tresna zehazteko lanak ere aurrera segitzen du.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52