Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2017 Urriak 23 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

Musika bida bat Joxe Antonio Artzeren hitzez baliatuz

*

 

 

Azaroaren 1era arte, "Ikimilikiliklik: JA Artzeren unibertsoa" erakusketa ikusi ahalko da Oiasso Museoan.

 

            Juncal Eizaguirre Kultura ordezkariak, EHU Mikel Laboa katedraren kolaboratzailea Juan Kruz Igerabidek eta San Telmo Museoaren zuzendari Susana Sotok "Ikimilikiliklik: JA Artzeren unibertsoa" erakusketa aurkeztu dute gaur goizean. Erakusketa azaroaren 1era arte egongo da Irunen.

 

Juncal Eizaguirrek hau azpimarratu du jarduera honi buruz. "Oiasso museoak gure inguruko beste museoekin edo entitateekin egiten duen lankidetza bat da eta horri esker, kalitatezko proposamenez gozatu ahalko dugu gure hirian, eta kasu honetan, oso desberdinak eta berritzaileak dira hemen normalean dauzkagun edukien aldean. Gainera, kasu honetan lehen mailako materialekin kontatzeko zortea daukagu. Musika bidaia bat bizi ahalko dugu euskal kulturaren duelako gutxiko pasarte garrantzitsuenekin.

 

Joxe Antonio Artzek 70ko hamarkadatik gaur arteko obra poetikoan zehar egiten den bidaia bat da Ikimilikiliklik. Oso ezaguna da Mikel Laboaren abesti ikonikoen egilea delako: adibidez, Txoria txori, Gure bazterrak edo Zaude lasai. Arte eremu ugaritan garatutako obra ezezaguna gordetzen du J. A. Artzek, eta Laurie Anderson zein John Cage bezalako erreferenteekin du lotura.

 

1966an,  Artzek Ez Dok Amairu taldea fundatu zuen Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi eta Lourdes Iriondo abeslariekin batera. Taldearekin bat egin zuten beste abeslari eta idazle batzuek. Asmoa zen euskal kultura erreskatatzea eta berritzea musikaz eta literaturaz baliatuz.

 

Erakusketa ikus-entzunezko instalazio bat da. Pentsatuta dago irudi, musika eta soinuez egina dagoen Artzeren munduan murgilduz ezagutu dezala obra ikusleak. "Ikimilikiliklik bidekidekaria" ikuskizunetik hartu du izena. Esperientzia artistikoa 70ko hamarkadan burutu zuten JA Artzek, Mikel Laboak eta Jexux Artzek. Ikuskizun multimediak ?musika, poesia eta irudia- astinaldi kulturala eragin zuen garaian, eta Euskal Herrian, Madrilen, Parisen eta Veneziako Bienalean ikusi ahal izan zen. Erakusketa Donostiako San Telmo Museoan inauguratu zen, eta Irunera iritsi arte, Washington-en, Biarritzen eta Bilbon bisitatu ahal izan da, baita beste toki batzuetan ere.

 

Jarduera paraleloak

Erakusketarekin batera, badago hezkuntzazko dossier bat eta ikustaldi didaktiko bat, Bigarren Hezkuntzako ikasleei egokitua. Era berean, Euskal herriko unibertsitateko Mikel Laboa katedrarekiko lankidetzari esker, bi hitzaldi eta mahai inguru bat izango dira.

 

 

 

 

Fitxa teknikoa:

Helbidea: Alberto Lizarralde - Carlos Rodríguez         
Jatorrizko proiektua: Alberto Lizarralde 
Antolatzaileak San Telmo Museoa - EHUren Mikel Laboa Katedra           
Ekoizpena: Morgancrea   
Laguntzaileak: Euskal Kultur Erakundea - Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua - Kutxa Fundazioa - Otxoa de Barandika Fundazioa ? Usurbilgo Udala - Biarritzeko Mediateka

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52