Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2017 Abenduak 15 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Udaltzaingoa eta Trafikoa

Udaltzaingoak emaitza baikorrak lortu ditu hiritarrei egindako inkestetan

encuesta

Lourdes Larraza, Udaltzaingoko ordezkariak, eta Pedro Alegrek, Herritarren Parte-hartze Ordezkariak, ostiral honetan, hilabeteotan irungo hiritarrei udaltzaingoaren inguruan egindako inkestek eman dituzten emaitzak aurkeztu dituzte. 

 

Udaltzaingoaren jakin nahia gizarte irundarrak daukan pertzepzioa haiek egiten duten lanaren inguruan zein den eta ea lan horrek erantzuten dien Irungo bizilagunek dituzten espektatiba eta eskariei egoki erantzuten dieten.

 

Pedro Alegrek "telefono inkesta hiriko 302 pertsonei egin zaie, bai emakume eta baita gizonei ere %50a errespetatuz, eta guzti hauek adineko hiru segmentutan banatu dira: 30 urte baina gutxiagokotan, 31 eta 55 urte bitartekoetan eta 55 urte baina gehiagokoetan. Inkestatuak azken hilabeteetan udaltzaingoak eskaintzen duen edozein zerbitzuren erabiltzaile izan direnak izan dira" esan du.

 

Guspot enpresak garatutako inkesta izan da, eta bertan orain gutxi zerbitzu honekin kontaktuan izandako hiritarren iritzia bilatu du. Hala, benetako erabiltzaileen iritzia gerturatzen saiatu dira, betiere hauen anonimatua mantenduz eta deitzen ziren pertsonen borondatezko parte hartzea errespetatuz.

 

Emaitzei dagokienean, lehen zatian, pertsonek Udaltzaingoaren tratuaren eta erantzunaren araberako esperientzia jasotzen da, eta bertan erabiltzaileen gogobetetzea altua da, 60-75% inkestatuek Udaltzaingoak ematen duen erantzuna oso ona dela dio. 

 

Bigarrenean, zerbitzuekin zerikusia duten ezaugarriak zenbatesten dira, eta hoberen balioztatutakoak: terrazen antolamendua eta azokaren  ordenazioa dira, egungo isunen sistemarekin eta garabiaren sistemarekin ordea ez daude guztiz ados. Isunen kontuan, aldizkako beste formula batzuen aldeko jarrera erakutsi dute, txakurren jabeei, hauek solte edota hauen gorotza ez jasotzeagatik ezarritako isunekin ordea aldeko jarrera erakusten duten inkestatuek. Are gehiago, hiritarren gehien eskatzen duten zerbitzua, udaltzainak kalean egotearena da.

 

Bestalde, hirugarren zatian, arlotik egiten diren jarduerei eta ekintzei ematen dieten garrantzia edo lehentasuna balioztatzen dira; lehenik soinua, tabernen ordutegia, garabiek kotxeak eramatearen zerbitzua eta pasabideak oztopatzen dituzten ibilgailuak dira hiritarrei gehien arduratzen dieten jarduerak. Esanguratsua da ere, garrantzia gutxieneko jarduera gazteek eragindako eragozpenak, trafikoko erregulazioak eta hiritarren segurtasuna direla.

 

 

Eta azkenekoan, laugarrenean, hiritarrek agenteen profilarekin zerikusia daukaten balioei ematen dieten garrantzia ezagutu da, non udaltzainen irudia, formazioa (ezagutzak) eta kaleko presentzia diren ezaugarri nabarmenenak.

 

Gainera, Lourdes Larrazak, Udaltzaingoko ordezkariak, "lortu diren emaitzen nota globala, 10etik 6,8koa izan da.  Udaltzaingoak egiten duena gehien baluioztatzen dutenak 55 urte baina gehiagoko pertsonak dira (%7,2) 31 urte baina txikiagokoak bigarren postuan direlarik (%6,2). Gainera, emakumeek balorazio hobea egiten dute (7), gizonezkoek berriz (6,7)" azaldu du.

 

Era berean, inkesta bukaeran, Udaltzaingoaren onena eta txarrena zer den galdetzen zen. Bertan, onena jasotzen den tratua eta gertutasuna direla esan da, baita erantzunaren azkartasuna. Okerrena berriz, kalean presentzia gehiago eskatzen dute, eta isunekiko agente batzuen jarrera ere azpimarratzen dute ere.

 

"Lortutako datu guzti hauekin, gure barne hausnartzerako datu oso garrantzitsuak lortu ditugu. Inkesta honek datu erabilgarri asko eskaintzen dizkigula uste dugu, gure lana antolatzerakoan esaterako orain era egokiagoan egin ahal izango dugula uste dut, hiritarron beharrak era zuzenagoan erantzunez. Guretzat oso garrantzitsua da, gure zerbitzuen satisfazio maila jakitea, hobekuntzaranzko pasu irmoak eman ahal izateko. Sakon analizatuko ditugu lortutako datuak, eta hobetzeko ekintzak ere ezarriko ditugu, hortaz etorkizunean Udaltzaingoko Plan Estrategiko bat lantzea ahalbidetuz" esan du Lourdes Larrazak. 

Esteka erlazionatuak

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52