Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2017 Urriak 23 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Mugikortasuna

Irun 30 ezartzeak balantze positiboa izan du eta oso ondo betetzen da hirian

 

Irundik ibiltzen diren ibilgailu gehienek orduko 30 km-ko muga errespetatzen dute

Emaitzak, gainera, gidariei zigor ekonomikorik jarri gabe eta punturik kendu gabe lortu dira

Cristina Laborda Mugikortasuneko ordezkariak, astearte honetan, Irun 30 abian jarri eta haren betetze-mailaren balantzea egin du. Ekimen hori iazko uztailetik dago abian, eta 30 km/h abiadurara mugatzen du hiriko ia bide guztietan. Une hartan, araudi bat zabaldu zen, Irungo erdiguneko hiribide eta kale nagusietan indarrean jarri zena 2011ko abuztuan.

"Irun 30 hiri osora zabaldu zenetik, datuek oso ondorio positiboak eman dituzte; esaterako, ia erabat desagertu dira abiadura handienak eta murriztu egin dira trafiko-istripuak", azaldu du Mugikortasuneko ordezkariak bere aurkezpenaren hasieran.

Alde horretatik, orain arte, azterketa bat egin da hirian milioi bat ibilgailuren abiadura kontrolatzeko aukera eman duena. Hori neurketa-tokien plan bati esker izan da posible; hots, elementu estatiko bat jarri da, hilabete hauetan ibilgailuen abiadura neurtu duena hiriko hainbat tokitan. Neurgailu horrek egindako kalkuluetan oinarrituta, ondorioztatzen da oso ondo betetzen dela, aztertu diren milioi ibilgailu horietako gehienek araudia errespetatzen baitute. "Antzeman dugu abiadura neurtu den ia toki guztietan oso ibilgailu gutxik zirkulatzen zutela 35 km/h baino abiadura handiagoan. Hala ere, bide batzuek oraindik ere oso zigra altuak erregistratzen dituzte, eta aurki sentsibilizazio-neurri batzuk ezarriko ditugu trafikoa lasaitzeko ikusizko elementuak jarriz edo bestelako jarduketak eginez, hala nola, abiadura-murriztaileak jarrita", gaineratu du Cristina Labordak.

Era berean, neurgailuak aukera eman du 50 km/h baino abiadura handiagoan zirkulatzen duten ibilgailuen portzentajeak lortzeko, eta, kasu honetan, baieztatu egin da lehenengo hilabeteetako joera, alegia, abiadura handiak murriztu egin direla. Bide-zati batzuetan, ez da antzeman inongo kasurik muga horretan, eta, beste batzuetan, datua oso txikia da. "Autoek 50 km/h zirkulatzen zuten tokiak murriztea da Irun 30 ekimenaren erronketako bat, trafikoak mantsotze aldera eta segurtasun handiagoa bermatze aldera, horrela galtzadan ibilgailuaren eta bizikletaren arteko bizikidetza errazteko. Gaur egun, datu objektiboek aukera ematen digute, beraz, baieztatzeko Irun 30, dagoeneko, errealitate bat dela hirian, eta emaitza onak ematen jarraitzen duela".

Azterketa hori bidea egiten ari da, eta aukera ematen du, adibidez, neurriaren bilakaera kalkulatzeko toki zehatzetan. Adibidez, Colon hiribidean, 2011ko uztailean, 35 km/h abiadura baino handiagoan ibiltzen ziren ibilgailuen %44; 2013ko irailean, berriz, dagoeneko %14 murriztua zegoen portzentaje hori. Abiadura altuenak kontuan hartuta, 50 km/h abiaduratik gorakoak, datuek erakusten dute, gutxi gorabehera, urte eta erdiko aldi horretan ia desagertu egin direla erregistro horiek Colon hiribidean.

Istripu-kopurua jaitsi

Alde horretatik, Mugikortasuneko ordezkariak nabarmendu du datu on horiek gidarien aldetik bete egiten delako gertatzen direla, oraindik ere neurria ezartzeko fasean, alegia, ez dela ematen oraindik zigor ekonomikorik eta puntuak ere ez direla kentzea, betiere aurretik ezarrita zeuden mugak gainditzen ez badira. Gogoratu behar da 2013ko uztailean Irun 30 ia hiri osora zabaldu zenean, lehenengo fasean komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina egin zela, hiriko hainbat tokitan elementu grafikoak banatuz, araudia adierazten zuten seinale horizontalak eta bertikalak jarriz eta 1.200 informazio-liburuxka banatuz udaltzainen aldetik. Kanpaina horrek 2013ko urrian jarraitu zuen, eta zenbait ekintza egin ziren gidariei neurri hori ez betetzearen zigorrak ezagutzera emateko, eta abiadura-murriztaileak ere jarri ziren.

Era berean, adierazi behar du ekimenak hirian daraman bi urte baino gehiago hauetan, istripuak %33 murriztu direla (2011n 404 gertatu ziren; 2013an, 270), eta haien larritasuna ere gutxitu egin da (2011n 13 zauritu larri; iaz, 3).

Ondorioz, Cristina Labordak azpimarratu duenez, "datu horiek guztiek erakusten dute Irun 30 finkatu egin dela hirian, eta, batik bat, herritarrak kontzientziatuta daudelako bete egin behar dela.  Horrek behin betiko irekitzen du hiriko mugikortasun orokorra hobetzeko bidea. Trafikoak mantsotzea bide zuzena da, galtzadan segurtasun handiagoa bermatzeko, horrela ibilgailuak eta bizikletak elkarrekin gerta daitezen. Funtsezko formula da mugikortasun iraunkorrago baten alde lan egiteko, oinezkoei, bizikletariei eta garraioa publikoa erabiltzen dutenei lehentasuna emanez".

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52