Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2017 Abenduak 14 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Herritarren partaidetzarako erregelamendua



2016ko urtarrilean partaidetza prozesu bat jarri da martxan Herritarren Partaidetza arautzeko Erregelamendua egiteko.  ?Talde eragile bat? eratu da, eta bertan daude ordezkatuta Udaleko talde politiko guztiak, auzo-elkarteak, gazte-elkarteak, Irungo Hiritarren Foroa, eta udal teknikariak. Talde horren zeregina Erregelamendu horren zirriborroa egitea da eta partaidetza prozesuaren hurrengo faseak, herritarrei irekiak, diseinatzea.

 

Lan taldearen bilerak:

Ikus talde motorraren bileretan landutakoaren laburpena:

Maiatzaren 18ko asteazkenean herritarrei irekitako bilera bat deitu zen Oiasso Museoan. Bertan, informazioa eman zen erreferentziazko udalen parte-hartzeko erregelamenduez Talde motorrak egindako azterketari buruz eta Talde horrek Irungo Udaleko Erregelamenduak hartu behar duen orientazioari buruzko hartu duen erabakiari buruz. Lan horren ondorioz, Irungo Udalaren Parte-hartzeko Erregelamenduaren egitura-proposamen bat egin da. Bilera horretan, irundar bertaratuek Parte-hartzeko Erregelamenduari dagokionez egin zituzten ekarpenak jaso ziren.

Udaleko zerbitzu juridikoek kautela handiz jokatzea gomendatzen dute, eta Irungo Herritarren Partaidetzarako Erregelamendua prestatzeko proiektua gelditzea, egoera argitu arte; izan ere, Estatuko Gobernuak konstituzio-kontrakotasunaren errekurtsoa jartzeko asmoa iragarri du Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeko zenbait artikulu aurkaratzeko; besteak beste, Erregelamendu-zirriborro horretako zati batzuen arau-euskarri gisa erabiltzen direnetako batzuk. Erregelamendua edo haren zati handi bat babesten duten artikuluak aplikatu ezin badira, oso litekeena da, udalak kontsultak erregulatzeko Erregelamendua egungo garapen-irizpideekin onetsiko balu, Estatuko Gobernuak erregelamendu hori aurkaratzea.

 

Udaleko zerbitzu juridikoen iritziz, ezin da aurkeztu Osoko Bilkurara hainbeste galdera dituen udal arau bat.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52