NABEGAZIO LAGUNTZAK
Goardiako farmazia
NABEGAZIO MENUA
Ekintzen agenda
Eta sarrerak salgai internet bidez
Kontzertuak, zinema, antzerkia, erakusketak, tailerrak, irteerak, ...
On line ordainketak
Zer ordaindu daiteke?
Trafiko / OTA salaketak, erreziboak , TAO, Obra baimenak, Badoak …
WEB ORRIAREN EDUKI OROKORRA
ORAINGO WEB ORRIAREN IRISBIDEA
San Juan plaza eta Urdanibia plaza eta horren ingurua berriz urbanizatzeko egindako lan handien ondoren, orain, bi eremu horiek modu naturalean lotzen dituen San Martzial karrikak erabateko berrikuntza behar duela agerian geratu da. Kaleak hobekuntza estetikoa behar du eta, gainera, saneamendu-sistema modernizatzeko lanak egin behar dira, lehenago esandako toki horietan egin den moduan.
Gainera, asmoa da kale hau ondo-ondoan den Sarjia parkearekin zuzenean lotuko duen igarobide atsegin eta erakargarri bihurtzea. Parke horretako berdeguneari eta zuhaitzei eta jolas eta topaleku gisa duen eskaintzari garrantzi handiagoa eman nahi zaio, kalearekin duen integrazioa hobetuz, orain dauden kota-diferentziak eta horma bidez egindako bereizketak gordez.
Lan hauek egin beharra bat dator Udalak Uranzu pilotalekua oraingo kokalekuan finkatzeko asmoarekin, baina kirol egoitza eta topaleku modura dituen aukera guztiak hobetuz. Horretarako instalazioaren erabateko birmoldaketa egin nahi da, parkeranzko irteera hobetuz eta handituz eta egungo frontoi moderno baten ezaugarriez eta segurtasunaz hornituz.
Bi proiektuok 2016an jarriko dira martxan, eta inguruko bizilagunen, merkatarien eta entitateen iritzia kontuan hartuta egin nahi dira.
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52