Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2021 Apirilak 18 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi > Gaur Irunen  Hasiera

Gaur Irunen

Emakumeentzako Ahalduntze Eskola 2021

Emakumeen garapen pertsonala, soziala eta kulturala lantzeko ikastaro hauen bitartes, hausnarketa, prestakuntza eta biltzeko eremua sortzen da; helburua da jakintza eta ongizarte pertsona gehiago aberastea, horien bidez adin eta interes deberdinetako emakumeei ahalduntze pertsonaleko eta kolektiboko prozesuan aurrera egiten laguntzearren.

Nire baitan errotua.
Ikastaro honen helburua norberaren baitan errotuta egoteak duen garrantziaz jabetzea da, hau da, gure bizitzaz erabateko koherentzian arduratzea, boterea barruan dagoela eta kanpoan ez dagoela sentituz. Horrek emakumeen ahalduntzean eta ongizatean laguntzen du, eta autoerregulazioa eta autoezagutza sustatzen ditu, ongizate psikologikora eta bizi-kalitatera bideratuz.  

  • Irakaslea: Amaia Urieta García
  • Datak: Martxoaren 17tik maiatzaren 19ra
  • Ordutegia: 17:30-19:30
  • Saioak: 8
  • Lekua: Palmera Montero 2. aretoa
  • Estera ekartzea beharrezkoa izango da

Mindfulness emakumeen jabetzarako
Une bakoitzean gertatzen ari dena modu egokienean kudeatu ahal izateko tresnak eskaintzen ditu mindfulnessak, gure emozioak eta beharrak kontuan hartuz. Gure barne erritmoa bertopatzeko aukera eskaintzen digu praktika eta jarrera honek, gu nola gauden sentitzeko eta arnasteko tresna bat. Horrez gain, gure errealitatea den bezala ikusten laguntzen digu, eta hortik abiatuta gure beharrak argiago identifikatzen ditugu.

  • Irakaslea: Clara Wolfram
  • Datak: Martxoaren 16tik maiatzaren 18ra
  • Ordutegia: 17:00-19:00
  • Saioak: 8
  • Lekua: Palmera Montero 2. aretoa

Mugizan: gorputz eta mugimendu tailerra
Tailerraren helburua garapen pertsonalerako eta emakumeak ahalduntzeko espazio bat eskaintzea da, gorputzarekin, musikarekin eta mugimenduarekin kontaktua izanez.
Emozio ezkutuak edo geldiak eskuratzeko ahalegina egingo da, askotan ondoeza eragiten dutenak, emozio horiek mugimenduan jartzean, adieraztean, emozio horiek igarotzen eta eraldatzen lagun diezagun, gure ongizatea indartuz.
Musika funtsezko elementua izango da, hainbat egoera emozionaletara eramateko duen gaitasunagatik; horrela, bizitzen ari garen eta batzuetan konturatzen ez garen emozioez bizi eta jabetu ahal izango gara.

  • Irakaslea: Marina Santa Cruz Leite
  • Datak: Apirilaren 12tik ekainaren 7ra
  • Ordutegia: 17:30-19:30
  • Saioak: 9
  • Lekua: Palmera Montero 5. aretoa

Autodefentsa feministam tailerra
Indarkeria matxistari aurre egiteko emakumeek duten gaitasuna landuko da, horretarako, teknika fisikoez gain, defentsarako tresna psikologikoak ere eskainiko dira.
Bizipenak partekatzeko gune bat da, erasoak eta indarkeriaren aurpegi guztiak identifikatzen ikasi ahal dira bertan, eta bitartekoak bilatuko dira aurre egiteko, eta, aldi berean, estrategietan sakonduko da errotik ateratzeko.
16 urtetik gorako emakumeei zuzentzen zaie. 

  • Irakaslea: Emagin
  • Datak: Maiatzaren 6tik 27ra
  • Ordutegia: 17:00-20:00
  • Saioak: 4
  • Lekua: Palmera Montero 2. aretoa
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52