Gaur Irunen
INSTRUKZIOAK
- Saia zaitez zure kudeaketa gure webgunearen bidez konpontzen.
Esteka honen bidez sar zaitez gure webgunearen goiburuan; ziurrenik, bilatzen duzun informazioa aurkituko duzu.
Izapide bat egin behar baduzu, begiratu ezazu ea orri honetan azpimarratzen ditugunen artean dagoen. Bestela, orriaren oinean gure egoitza elektronikorako sarbidea duzu. Bertan, Irun Txartelaren bidez, izapidea ebatzi edo eskabidea erregistratu ahal izango duzu.
- Autozerbitzuko terminalak ere erabil ditzakezu.
- Deitu 010 edo 943505152 telefonora.
Zure kudeaketa konpondu ezin izan baduzu, deitu 010-943 505152 telefonora. Informazioa emango dizugu, izapide batzuk ebatziko ditugu (emaitza zure etxera bidaliko dugu) eta, bestela, hitzordua emango dizugu SAC bulegoan arreta jasotzeko. Gainera, zer dokumentaziorekin joan behar duzun adieraziko dizugu, zure kudeaketa bisita bakar batean konpondu ahal izan dezazun.
- SAC bulegoa
Joan zaitez SACera zure hitzordua denean, puntual, eta ez ahaztu adierazitako dokumentazioa ekartzea.
Irun Segurua Irun Hobea
Musukoa. Higiene-neurriak. Segurtasun-distantzia
Eskerrik asko zure laguntzagatik
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52