Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteazkena, 2020 Irailak 23 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi > Gaur Irunen  Hasiera

Gaur Irunen

Irungo Maratoi Erdia (02/16)

KORRIKALARIEN FERIA

  • Eguna: 2020ko otsailak 15
  • Ordutegia: 10-14:00 | 16-20:00
  • Lekua: Palmera Montero Gunea

MARATOI ERDIA (21 km 97 metros) + 10 km (02/16)

SUPER AMARA Bidasoa Atletiko Taldea eskualdeko atletismo klubak antolatu du, Irungo Udalaren laguntzarekin, IRUNGO MARATOI ERDIA + 10K. 2020ko otsailaren 16an izango da, igande goizean. Zirkuitu eder bat osatu dugu Irun zeharkatuko duena lehen bueltan, 10 kilometro justukoa (helmuga 10 k) eta bigarren buelta bat (buelta bera gehi zerbait erantsita) 11,0975 kilometrokoa.

TRAFIKO MOZKETAK

Proba hau dela eta, gutxi gorabehera, 09:45etatik 12:15era arte, trafiko afekzioak izango dira hiriko trafikoan. Udaltzaingoak seinaleztatuko ditu mozketak, baita auzo bakoitzaren sarrera eta irteera ere. Lasterketa amaitu arte autoa ez hartzeko gomendatzen da, beharrezkoa ez bada, edo, bestela, garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egin da. Garraio publikoak goiz horretan ibilbidea aldatuko du zerbitzua mantentzearren.

Santiagon eta Beraunen, 9:15etik 11:15era bitartean auzora sartzeko Osinbiribil - Nafarroa hiribidea eta Izaga eta Junkal kaleetatik egingo da. Irteerak, bestalde, Salis hiribidetik egingo dira Eskoleta karrikatik igoz eta Eliza karrikan bira emanez, aldi baterako egungo norabidearen kontrakoa izango baitu, Nafarroa hiribidera iritsi eta Dunboa kalera arte jaisteko. Adierazi beharra dago Francisco de Gainza kalera joateko Beraketa kaletik egin beharko dela (Beraketako kalexka, Eskoleta kalea ere erabiliz).

(+) Santiago-Beraun mapa

Dunboan
9:30etik 11:25era auzora sartzeko Ramon Iribarren eta Erlaitz kaleetatik egingo da Osinbiribiletik etorrita. Lasterketa unean Poxpologile kalea norabide bakarreko bide bihurtuko da Dunboa kalerantz eta Martxoak 8 kalearen norabidea aldatuko da lasterketaren arabera. Auzoko irteerak Dunboa kaletik egingo dira. Adierazi beharra dago zonalde horretan aparkalekuak murriztuko direla aurreikusi denez, Dunboa eskolako jolastokia OTA/TAO txartela duten egoiliarrentzat (5 eta 6 zonak) erabilgarri egongo dela ostiraleko arratsaldeko 16:45etatik hasi eta igandeko 11:45ak arte

(+) Dunboa mapa

Artian 9:30etik 11:30 arte auzora sartzeko Artiga ibilbidea eta Berrueta Pintorea kaletik egingo da eta irteerak Cesar Figuerido eta Jose Luis Seisdedos kaleetatik, Juan Vollmer plazara irteteko. Ordu tarte horretan Meakara sartzeko Artiatik barrena egin beharko da, Teodoro Murua kaletik, eta hilerriko aldapa jaitsiz, Artiako zubian amaitzeko eta ondoren ezkerretara biratu. Irteerak Artiga ibilbidetik eta J.L. Seisdedos kaletik izango dira.

(+) Artía mapa
(+) Meaka mapa

Arbes auzora, bestalde, 9:30etik 12:15 bitartean bai Euskal Herria hiribidetik edo bai Uztapide Bertsolaria kaletik sartu ahal izango da Ricardo Alberdi kaletik etorrita, Palmera Monteron. Irteerak Juan Vollmer plazatik eta Osinbiribiletik egingo dira; Erlaitz kaletik ere irten ahal izango da Nafarroa hiribidera iristeko.

(+) Arbes mapa

Urdanibia plaza, Larreaundi eta San Juan plazaren kasuan, 9:30etik 12:15 bitartean, ibilgailuak Arantzateko jauna kalera joan nahi badu, ohi den bezala, Prudencia Arbide kaletik egingo du, baina lehenago Euskal Herria hiribidea, San Francisco Javier eta Eguzkitzaldea kaletik joan beharko du, azken honen norabidea behin behinean aldatu egingo baita. Ama Miraritakoaren kalera joateko ere Prudencia Arbide kaletik egingo da, lasterketa nondik nora dabilen kontuan hartuta, Jesus karrika gurutzatuz. Papinea inguruan, Uranzu karrikatik barrena izango da. Auzotik irteteko Jesus, Larretxipi, Sargia, San Martzial, Eliza eta Nafarroa hiribidetik barrena egingo da.

(+) Urdanibia - Larreaundi mapa

9:30 eta 11:45ak bitartean Lapitze auzora sartzeko Miguel de Ambulodi, Elatzeta eta Berio kaleetatik egingo da; irteerak, bestalde, Larreaundi eta Alde Zaharretik egin beharko dira edo Olaberriatik, Katea auzora iritsi arte.

(+) Lapice mapa

Hirigunean Luis Mariano bidea zabalik egongo da. Kale horren norabidea aldatu egingo da goizeko 8:45etatik 12:15 bitartean. Irteteko Legia edo Joaquin Gamon kaleak erabili beharko dira, azken honen norabidea aldatu egingo delarik behin behinean Artaleku kalera joan ahal izateko Pikoketa kaletik. Gero, Pio XII kalera joateko norabidea hartu beharko da Jose Eguino eta Serapio Mujika kaleetatik. Mendibil eta Miguel de Astigar/Cipriano Larrañaga zonalde horretara joateko Eloy Iglesias kaletik egingo da, Iparralde hiribidetik barrena. Irteteko, Argentinar Errepublika kalea eta Mendibil kalea zabalik egongo dira, bietatik Iparralde hiribidera irteteko.

(+) Hirigunea mapa
(+) Mendibil gunea mapa

Pio XII auzoan goizeko 8:45etatik 12:15era bitartean sarrera Anaka, Geltoki, Aduana eta Jose Eguino kaleetatik izango du. Irteerak, aldiz, Aduana eta Arturo Campion kaleetatik egingo da, azken honen norabidea aldatuta lehenengo zatian. Belaskoenean, bestalde, 8:45etatik 11:45ak arte Olagizon kalea zabalik egongo da Auzolan kaletik eta Elizatxo hiribidetik barrena, eta Alberto Larzabal kalea ere zabalik egongo da Aduana kaletik barrena. Azkenik, Anaka eta San Migelen, 8:45etatik 12:15 bitartean sarrera Letxunborro hiribidetik eta Anaka kaletik egingo da eta irteteko Julian Gayarre kalea (kontrako norabidean) eta Gobaraginen kalea erabiliko dira.

(+) Pio XII mapa
(+) Belaskoenea mapa
(+) San Miguel-Anaka mapa

(+) Behobia mapa

Adierazi beharra dago irteera eta sarrerako puntu batzuetan erretentzio puntualak gerta daitezkeela probak irauten duen bitartean emango diren paso alternatiboen arabera. Hori dela eta, Udaltzaingoak gomendatzen du lasterketan segurtasuna zaintzeko lanean ariko diren boluntario, Babes Zibileko kide eta udaltzain beroien gomendioak bete daitezela.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52