Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2020 Urriak 22 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi > Gaur Irunen  Hasiera

Gaur Irunen

Emakumeentzako Ahalduntze Eskola 2020

Emakumeen garapen pertsonala, soziala eta kulturala lantzeko ikastaro hauen bitartes, hausnarketa, prestakuntza eta biltzeko eremua sortzen da; helburua da jakintza eta ongizarte pertsona gehiago aberastea, horien bidez adin eta interes deberdinetako emakumeei ahalduntze pertsonaleko eta kolektiboko prozesuan aurrera egiten laguntzearren.

Osasun emozionala krisi garaietan
Ikastaro honetan, konfinamenduan eta, oro har, krisialdi honetan bizi izandako esperientzia guztiak kanporatzeko gune bat sortuko da. Gainera, emozioak kudeatzen laguntzeko tresnak garatuko ditugu, sentitzen dugun guztiari zentzua emanda eta erresilientzia sustatuta. Batez ere, erlaxazio eta meditazio teknikak eta arnasketa kontrolatzekoak erabiliko ditugu, mindfulnessetik ekarriak.

  • Irakaslea: Pepa Bojó
  • Datak: Irailaren 28tik azaroaren 23ra
  • Ordutegia: 17:00-19:00
  • Saioak: 8
  • Lekua: Sala 5 Palmera Montero

Emakumeak Artean
Ikastaro honen helburua garapen pertsonaleko eta ahalduntzeko prozesuak sustatzea da, feminismoa, Gestal terapia eta arterapia bat eginda. Nork bere burua ezagutzeko eta ahalduntzeko, gure kontzientziaren maila guztiak lantzea proposatzen da, feminismoa eta Gestalt terapia erreferentziatzat hartuta; alde horretatik, Gestalt terapiak barne eta kanpo munduarekiko harremana indartzearen alde egiten du. Garapen pertsonaleko eta ahalduntzeko prozesuetarako proposamen iradokitzaile bat da, gure bizitzaren gainean kontzientzia eta autoretza handiagoa izatea duena xede.

  • Irakaslea: Marina Santa Cruz Leite
  • Datak: Urriaren 6tik azaroaren 24ra
  • Ordutegia: 17:30-19:30
  • Saioak: 8
  • Lekua: Sala 5 Palmera Montero

Emakumea argazki
Emakumeok betidanik izan gera argazkilariak. Gure begiek, gure begiradek etengabe argazkitzen dute. Eta begirada hau nolakoa da? Ezberdina, berezia, adeitsua, goxoa baina baita zuzena, egitazkoa, gogorra, indartsua, istorioak kontatzen dituena ere. Eman diezaiegun geure buruei istorioak kontatzeko baimena. Mugikorra herramintatzat hartu eta aprobetxatu dezagun gu ezberdintzen gaituena!

  • Irakaslea: Idoia Telleria
  • Datak: Urriaren 15etik azaroaren 12ra
  • Ordutegia: 17:30-19:30
  • Saioak: 5
  • Online

Jada eperrik jaten ez dugunok
Nola, noiz eta nori maitatu behar diogun adierazten diguten mezuen atzean ezkutatzen diren interesez jabetzea, eta Benetako Maitasunaren idea  uko egitea, esklusibotasuna, xantaia, jeloskortasuna, mendekotasuna eta abar direla pentsatzea da gure bizitzez jabetzeko lehen urratsa, eta berdintasunezko eta askotariko zaintza-harremanetan pentsatzen hastea, errespetuan, enpatian, maitasunean, askatasunean eta, azken batean, tratu onean.

  • Irakaslea: Aitziber Aguinagalde
  • Datak: Urriaren 9tik 30era
  • Ordutegia: 17:00-19:30
  • Saioak: 4
  • Online
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52