NABEGAZIO LAGUNTZAK
Goardiako farmazia
Nork bozka dezake?
Eusko legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa emateko bharrezkoa da EAEko herritarren politkoa izatea (hot, EAEko udalerri batekoa izatea), 18 urte izatea, Espainiako Estatuko nazionalitatea izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko hautesleen erroldan agertzea.
Hona hautesle-errolda osatzen dutenak:
Indarrean dagoen errolda
Hauteskunde hauetan indarrean dagoen hautesle-errolda 2016ko ekainaren 1ean itxitako hautesle-errolda da. Udal erroldetan 2016ko maiatzaren 30a bitarte gertatutako hautesleen mugimendu guztiak sartzen dira bertan (altak, bajak eta aldaketak). Onartzen diren erreklamazioak errolda honetan sartuko dira.
Errolda honetan atzerrian bizi diren hautesleei dagokienean ez dira hautesbarruti aldaketak kontutan hartuko 2015eko abuztuaren 1etik aurrera gertatu badira.
Pertsona orok aurkez dezake erreklamazioa zerrendatik baztertu dutelako (zerrendan ez badago edo gaizki erregistratua badago) edo zerrendan sartu dutelako (zerrendan badago eta ez luke egon behar), zerrendak ikusgai dauden bitartean.
Estadistika Nazio Institutoa
INFORMAZIOA:
Haustele - erroldaren bulegoa
Tel. 901 101 900
Erreklamazioak:
· Eskatzeko epea: irailaren 15era arte
· Non: Posta bulegoetan
INFO+:
· Eskatzeko epea: abuztuaren 27ra arte
· Informazioa: Hautesle Erroldaren Bulegoan eta Atzerri Ministerioaren web orrian.
INFO+:
· Eskatzeko epea: abuztuaren 27ra arte
· Informazioa: Kontsuletxeetan
INFO+:
http://www.infoelectoral.mir.es/
http://www.euskadi.eus/elecciones
http://www.juntaelectoralcentral.es
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52