Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2017 Urriak 22 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi > Gaur Irunen  Hasiera

Gaur Irunen

Irungo Udalak notaz gainditu du udalen berrikuntzei buruzko Eudelen azterlan batean

EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak bidali berri du "Euskadiko udalen berrikuntzei buruzko diagnostikoa"ren emaitzen txostena, zeina 2012ko irailean amaitu zen. Irungo Udala 50.000-100.000 biztanleko hirien kategorian dago, eta nota onena duten udaletako bat da, 5etik 4,04ko osoko emaitza lortu baitu.

Azterlan horrek aukera ematen du Euskadiko udalak euskal toki administrazio publikoen berrikuntzaren eta modernizazioaren eremuan zein egoeratan dauden ikusteko. Horretarako, Irungo Udalak, Informazioaren Gizartea eta Herritarren Parte-hartzea arloaren bidez, jarduera-txosten luze bat egin zuen, EUDELetik bidalitako galdera-sorta batean oinarrituta. Gainera, Euskadiko Udalen Elkartea udal Web atarian oinarritu zen, irisgarritasuna, herritarrentzako zerbitzua edo gardentasuna bezalako alderdiak neurtzeko. Horrekin guztiarekin, eta azterketaren xedeko jarduera-ildoetan oinarrituta, EUDELen txostenak datu positiboak eman ditu Irungo Udalari dagokionez, Euskadiko udalen batezbestekoaren gainetik jarri baitu.

Jaarduera-ildo guztietan, Irungo Udalak erraz gainditu ditu aztertu diren toki administrazioen batezbesteko emaitzak. Puntuazio onenak lortu ditu "administrazio egonkorra" (5/5), "Berrikuntza eta hobekuntza" (4,4/5), "Lidergoa eta lankidetza" (4,3/5) eta "Gardentasuna" (4,14/5) ataletan. Horrela, Irungo Udalak 5etik 4,04ko osoko emaitza lortu du. Alderatuta, Euskadi mailan, batezbesteko nota 2 da, eta Gipuzkoan, 2,14.

"Euskadiko Udalen Berrikuntzari buruzko diagnostikoa" ekintza Toki Berrikuntzaren Agendaren markoan garatu da. Agendaren ekimena EUDELek bultzatua da, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Euskadiko hiru Foru Aldundiek parte hartu dute. Euskadiko 251 udalei zuzendua zegoen eremu-lan hori, eta 2012ko maiatzetik uztailera bitartean garatu zen.

Esteka erlazionatuak

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52