NABEGAZIO LAGUNTZAK

Miguel Ángel Páez Hiri Garapeneko, Etxebizitzako eta Obretako zinegotzi ordezkariak gaur aurkeztu ditu Oinaurreren hirigintza-garapenaren inguruan dauden azken nobedadeak; esparru horretan, hiriko etxebizitza babestu sail handi bat egiteko asmoa dago.
- Oinaurreren I. Fasearen urbanizazio-lanak -
Enpresa: Urbycolan-Mariezkurrena-Zubieder enpresek osatzen duten ABEEri
Aurrekontua: 7.868.620,28 eurotan (hasierako aurrekontua 11 milioi eurokoa zen)
Bukatzeko epea: lanak bi urte pasatxoan egiteko
Fase hau alde batetik hegalaren behealdeko urbanizazioari dagokio - babes publikoko etxebizitza saila egin dadin bermatzeko beharrezkoa - eta bestetik Belitzetik lotura duen hegalaren goialdeko urbanizazioari - bizitokia berriz eman behar zaienen etxebizitzak egiteko beharrezkoa . Horrenbestez, fase honetan gauzatuko dira etorkizuneko eraikinen plataformak, eta baita etorkizuneko Irun Hegoaldeko sahiesbidearen hasieraren eraikuntza ere, barne delarik hauena ere: bi biribilguneak eta proiektuko etxebizitzetarako banaketa-bideak eta irispidea, Elizatxo hiribidea bitan banatzea, eta goi-tentsioko linea desbideratzea eta, gainera, dagozkien kanalizazioak.
Oinaurreko jarduketaren hiru helburu nagusiak hauexek dira:
1.- Oinaurreko topografia zaila dela eta beharrezkoa da jarduketa garrantzitsu bat egitea, bizitegi-lurzatietarako egin behar diren plataformen urbanizazioa sortzeko eta garatzeko (322.124,5 m3 lur mugitu beharra dago).
2.- Oinaurreko bizitegi-gunea sortzeak, bide batez, hirirako konexio berriak sortzea ekarriko du. Obren artean esparrua berria izango dena Elizatxo hiribidearekin hobetzeko obrak daude; Elizatxo hiribidean biribilgune berri bat egingo da. Bide berri bat ere egingo da (etorkizuneko hego-ingurabidearen zati bat), Elizatxo hiribide berri horretan sortuko dena eta, hegalaren erdialdean eginiko beste biribilgune baten bitartez, Belitz kalea gurutzatu eta biharko Txenpereneako antolamenduarekin bat egingo duena.
3.- Konexio berriak zerbitzu-sareetara, horrela, beste gauza batzuen artean, Urbanizazio Proiektuak Auzolan kaleko 21aren ondoko dorretxoa desagertzea begiesten du, han biltzen diren bi lineen azken zatiak lur azpitik eramanaz. Gogorarazi behar da gaur egun Oinaurrek nekazal egitura duela, eta horrexegatik lurzoru horri dagozkion azpiegiturak dituela, eta inguru hori hiri-funtzionamendurako beharrezkoak diren azpiegitura eta instalazioez hornitu behar dela.