NABEGAZIO LAGUNTZAK
Goardiako farmazia
Felipe Iguiñiz Irunen jaio zen 1943ko ekainaren 6an. Margolaria, eskultorea eta argazkilaria , oso gaztetatik erakutsi zuen sortzearekin zerikusia zuen guztiarekiko jakinmina. Adituek une honetako Europako artistarik berezienetako bat dela pentsatzen dute. Hasieran Euskal Herriko tailerretan ikasi zuen; Gaspar Montes Iturrioz margolariaren ikasle eta laguntzailea izana da, eta Eduardo Chillida eta Jorge Oteiza eskultoreena; Parisera joan zen geroago bere ikasketak osatzera, eta han inspirazio kubistako lehen denboraldi kreatibo baten ondoren, abstrakzio gestual eta analitikorantz lerratu zen geroago.
Artista polifazetikoa da, berak nahi duena adierazteko nahieran erabiltzen ditu pintura, eskultura, zinea, diseinua edota bere barren aberatsetik ateratzeko irrikitan dagoen kreatibitate hori guztia gauzatzen eta agertzen lagunduko dion beste edozein bide, eta argazkigintza abstraktuaren alorrean benetako berritzaile bezala aitortua izan da. Doktoretza lortu zuen Parisko Arte Ederretako Goi Eskolan; 1996an Senatore de la Academia Internazionale D?Arte Moderna izendatu zuten, Erroman. Bost kontinenteetan barrena ibili da bidaian bere lanbideak eramanda, eta Europan eta Amerikan egin ditu batez ere erakusketak.
Hamalau libururen egilea da, sari ugari jasoa eta bere sortzaile-jardunagatik nazioartean aitorpen ugari ere jaso du.
Felipe Iguiñizek lagatako obren artean badira garai desberdinetako 200 pintura inguru (1963 eta 2002 bitartekoak), hainbat materialez egindako hamar bat eskultura (1965-2001 bitartekoak) eta argazki-euskarrian eta paper gainean eginiko obra ugari.
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52