Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa

Kale Izendegia

Asteartea, 2010 Irailak 7 Eguraldia kontsultatu RSS

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Udaltzaingoa eta Trafikoa

"Eskolako bidea" ekimenak mugitzeko ohitura egokiak proposatzen ditu gazteenen artean.

Hiritarrekiko Harremanetako ordezkariak, Maite Cruzadok, aurten mugikortasun astearen baitan gure hirian abian jarriko den ekintza bat aipatu du. "Eskolako bidea" ekimenari buruz ari da, irailaren 21ean, astelehena, inauguratzen dena eta La Salle ikastetxetik irtengo dena. "Esperientzia hau arrakasta handiz ari dira egiten duela urte batzuetatik hona Europa iparraldeko herrialde desberdinetan (Britainia Handia, Holanda, Suedia, ...) eta Bartzelona, Sevilla, Tarrasa edo Donostia bezalako hirietan, emaitza onekin".

       Ekimenaren helburua zera da, "haurrak eskolara oinez joan daitezela, modu autonomo eta seguruan. Mugikortasun egokiago bat bultzatu nahi dugu gure hirian  ibilgailu partikularra murriztuz eta horrekin batera kutsadura ere bai, eguneroko ibilbide errazak oinez egin daitezela gomendatuz", azaltzen du Cruzadok.

        Ordezkariak gogoratu nahi izan du "eskolara oinez joatea, duela urte batzuk zerbait normala zena, gaur egun ohikoa izateari utzio dio eskolako umeen artean. Egun, gure hirietan trafikoa areagotu izana, eskola garraioa egotea, gurasoen aldetik dagoen gehiegizko babesa... horiek denak eragin du haurrek autonomoki mugitzeko duten zailtasuna eta eskolara bakarrik ezin joateatekoa."

        "Eskolako bidea" ekimenak lortu nahi duena da haurrek autonomia maila bat har dezatela beren garapen mailarekin bat datorrena, eta eskolara taldean oinez joan daitezela (eskolako lagunekin) ibilbide planifikatu eta seinalatuetatik, non topaleku batzuk finkatuko diren haurrak elkartu eta eskolara batera joateko.

       "Eskolako bidea" La Salletik egiteko 5 ibilbide finkatu dira eta seinalatuta egongo dira, espaloian berde kolorez margotutako "aztarna" batzuen bitartez. Hasierako topaleku hauek edukiko dituzte, haurrak ordu jakin batean irtengo direlarik bertatik: Ospitale zaharrean (Urdanibia plaza) 8:30ean, Karrika Nagusian (iturri paretik) 8:40an, Zabaltza plazan 8:35ean, Txanaleta plazan 8:40an eta Ugalde-Katea futbol zelaian 8:35ean. Gainera, ibilbide hauetan tarteko beste topaleku batzuk egongo dira, horietatik haur gehiago sar daitezen ibilbidean, gero, denak batera eskolaraino iristeko.

         Eskolako bidea ekimenak denda batzuen laguntza edukiko du, Eskolako bidea egiten den ordu horretan irekita egongo direnak. Denda horiek laranja kolorez identifikatuta egongo dira eta edonolako laguntzarik behar izanez gero bertara jo ahal izango dute haurrek. Gainera, ibilbideetako puntu batzuetan udaltzaingoaren laguntza ere izango da.

        Jarduera hau datorren astelehenean, hilak 21,  hasiko da eta eskolako atarian emango zaio hasiera goizeko 8:30 eta 9:00ak bitartean, eta ikasturte osora luzatuko da. Hasiera batean ikasleen gurasoek ere parte hartuko dute,  heldu batek behintzat haurrei lagun diezaien eskolaraino. Ondoren, haurrak taldean eta helduen laguntzarik gabe joango dira eskolara.

         Cruzadok mezu argi batez amaitu zuen "Animatu eta.... oinez eskolara".

 
  • AENOR
  • erabilerraztasuna
  • legezko oharra
  • web mapa
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52