Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2017 Urriak 23 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Hirigintza

Irunekl soinuaren mapa aurkeztu du

 

Irungo Udalak, Hirigintza ordezkaritzaren ekimenez, udalerriko Soinuaren Mapa aurkeztu du.

"Inguruneko zarataren arazoa Europako zuzentarauen bitartez araututa dago baliabide normalizatu batzuen bidez, esaterako: lehenik eta behin zonifikazio akustikoaren bitartez, bigarren, soinuaren mapak eginez eta, azkenik, ekintza plan baten bitartez, eta udalek tramitatu eta onartu egin behar dituzte" adierazten zuen Hirigintzako ordezkariak, Xabier Iridoyk.

Zonifikazio akustikoa deitzen zaio zonak mugatzeari, lurzorua zertarako erabiltzen den kontuan hartuta, horrela, horietako bakoitzean, kutsadura onargarriaren muga jarriz. Irunen kasuan, zonifikazioa duela gutxi onartutako Plangintza Nagusiaren planeamenduan sartuta dago.

Soinuaren mapei dagokienez, legeria autonomikoa kontuan hartuz, bide, trenbide, aireportu eta industrien azpiegiturek sortutako kutsadura akustikoa jaso behar dute. Ingurune-zarata deitzen dena. Soinuaren mapa osatuta, jakin liteke zein zonaldetan gainditzen diren mugako balioak, zeinetan betetzen diren eta zein zonatan dauden balioak askoz beherago.

Eta azkenik, derrigorrezkoa da ekintza plan bat osatzea aurreko bi faseetan lortutako emaitzen arabera bete ez diren kasuetan neurriak proposatzeko. Horretarako mugatu egiten dira kalitate-helburuak betetzen ez dituzten zonaldeak, zonalde lasaiak, e.a. Helburuak betetzen ez dituzten zonaldeak mugatu eta babesteko zonaldetzat deklaratu behar dira eta aldi berean ekintza plan espezifiko bat eduki behar dute.

Soinuaren mapa, beraz, baliabide normalizatu bat da baina bizilagunengan eragina duten zarata-foku guztiak ez ditu jasotzen, adibidez, hiriko zerbitzuak (garbiketa, lorezaintza, zaborrak) edo kanpoan jende pilaketek sortutakoak, gaueko aisialdian sortzen direnak edo eskoletako patioetan, kiroletako kantxetan edo karga eta deskarga lanetan sortutakoak.

Hasierako diagnostikoa idazten amaituta, Irungo Udalak soinuaren maparen agiria aurkeztu du oraindik osatzeko dagoen prozesu handi baten parte bezala, herritarrentzat kezka-iturri diren beste foku batzuk aztertuko dira eta. "Aipatu foku horiek ekintza-plan zabalago batean kudeatuko dira, mapa errealitatearen ispilu izatea nahi delako" gaineratzen zuen Iridoyk.

Dokumentazioa

Aurkeztutako dokumentua aipatutako lanen artean lehena da, alegia, inguruneko soinuaren mapa, 213 dekretuak bere 10. artikuluan exijitzen duen bezala, eta udalerri osoa hartzen du, alegia, trantsizioko zonaldeak ere sartzen ditu.

Lan hori txosten batek eta 15 planok osatzen dute, foku desberdinak eta ordutegiaren arabera aldi desberdinetan gertatzen direnak, ondorengo taularen arabera:

 

Mapa zenbakia foku eta aldi bakoitzean.

 

 

ALDIA

ALDIA

ALDIA

FOKUA

goizez

arratsaldez

gauez

Kaleko trafikoa

1

2

3

Errepideetako trafikoa

4

5

6

Trenbidea

7

8

9

Industria

10

11

12

guztira

13

14

15

Dokumentuan deskribatzen da mapa nola gauzatuko den, eta foku desberdinetarako 213/2012 dekretuan ezarritako metodoa jarraitu dela aipatuz, beraz, harekin bat dator. Gainera, afektatutako populazioaren bi adierazle aipatzen dira, alegia, Europako Ingurumen Agentziak normalizatutakoa eta 4 metro altuerako fatxadetan zarataren eraginpean dagoen populazioarena jasotzen duena, eta bestea fatxaden arabera neurtutako zaratari buruzkoa da  baina eraikineko solairu guztiak kontuan hartuta, beraz, errealitatea hobeto jasotzen du.

Aipatu Soinuaren Mapa horretatik atera diren konklusio nagusiak ondorengoak dira:

Kaleetako trafikoa da eraikinetan eragin gehiena duen fokua. Eta egoera hauetatik hurbilen dauden eraikinak udalerria zeharkatzen dute.

Errepideetako zaratari dagokionez, kasu honetan AP-8 errepidearen eragina dutenak, bereziki, Txenperenea, Erribera, Arbes edo Blaiakoak dira, eta GI-636 errepidearen eraginpean daudenak Jaizubia, Bidasoa kalea, Ramon Iribarren eta Juan Thalamas Labandibar.

Trenbidearen trafikoari dagokionez, eragin gehien jasaten duten etxebizitzak bai ADIF eta bai ETS lineen ibilbidean kokatzen diren haiek dira hirigunean.

Aldirik okerrena gauekoa da, afektatutako populazioa handiagoa delako, 55 db. erreferentzia-mailatik gora. 4 metrotara afektatutako populazioaren adierazlearen arabera %16koa da eta altueran afektatutako populazioaren adierazlearen arabera %12ra jaisten da.

Txostenak aipatzen du, gainera, Udalak aurretik eginak dituen ekintzak zarataren aurka borrokatzeko.

Irunek bere kokapen geografikoagatik jasaten ditu ondorio batzuk, izan ere aireportua ondoan dauka, trenbide eta autobide garrantzitsuak, nazioarte mailako konexioekin, baina azkenean ateratzen den konklusioa da zarataren eraginpean dagoen biztanle kopurua nahiko txikia dela.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52