NABEGAZIO LAGUNTZAK
Goardiako farmazia
Zure zerbitzura > Fakturazio elektronikoa | # Hasiera# |
Irungo Udala Gipuzkoako Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorrara atxikitu da.
Aukeratu egin nahi duzun tramitea eta dagokion webgunera eramango zaitugu:
Pertsona juridikoak diren Irungo Udalaren hornitzaile eta kontratugileak (besteak beste: S.A., S.L., U.T.E.) fakturak formatu elektronikoan bidaltzera BEHARTUTA DAUDE baldin eta:
Pertsona fisikoak diren Irungo Udalaren hornitzaile eta kontratugileak (besteak beste: autonomoak, profesionalak eta ondasun-komunitateak) eta behartuta ez dauden persona juridikoek, NAHI IZANEZ GERO fakturak formatu elektronikoan bidali ahal izango dituzte.
(ikusi xehetasunak hornitzaileek Irungo Udalari igortzen dituzten fakturak jasotzeko prozedura onartzen duen Alkatetzako 18/2015 Ebazpenean)
Enpresek erabili ohi dituzten kontabilitate eta fakturazio aplikazio informatikoek modu gehigarriak izaten dituzte, faktura elektronikoak "Facturae? xml formatuan sortzeko.
Dena den, Interneten badira "Facturae" fitxategiak erraz sortzeko eta kudeatzeko aukera emango duten doako aplikazioak, modu librean eta dohainik deskarga daitezkeenak:
Faktura "Facturae" formatuan sortu eta gero, digitalki sinatu behar da ziurtagiri elektroniko baten bitartez (IZENPE, DNIe... ) fitxategia legez baliozkoa izan dadin.
Irungo Udala Gipuzkoako Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorra-ra atxikitu da, 632/2014 Foru Aginduan aurreikusitakoa. Beraz, faktura elektronikoak Irungo Udalari ondorengo moduz bidaliko zaizkio:
Egindako lana egiaztatzeko dokumentuak erantsi daitezke. Dena dela, "Facturae" formatuko fakturaz gainera (xml edo xsig fitxategia), fakturaren irudi bat pdf formatuan erantsi behar da.
Faktura onartua izan bada, hornitzaileari faktura egokiro erregistratu dela adierazten duen erantzun bat bidaltzen zaio.
Faktura ukatua izan bada, hornitzaileari balioztapenenen bat betetzen ez duelako faktura ukatua izan dela adierazten duen erantzun bat bidaltzen zaio:
Aurreikusitako prozedura eta espezifikazioak jarraitu gabe bidaltzen diren fakturak, ez bidalitzat hartuko dira.
Bai, Gipuzkoako Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorra-ren bitartez. Horreratarako identifikatzea beharrezkoa da ziurtagiri elektriko bidez (IZENPE, DNIe... ) edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren pasahitzaren bidez.
Ordainketa egitea ez dagokion kasuetan, fakturak itzuliko dira bidaltzean igorleak adierazitako posta elektronikora
ef4ktur faktura elektronikoko soluzio erraza eta praktikoa da. Enpresei beren artean eta euskal administrazioekin erraz lan egitea ahalbidetzeko xedearekin. Izan ere, aplikazio informatiko berean doako soluzio oso bat eskaintzen du, erabat legezkoa eta herri administrazioekin bateragarria. Aplikazio honek ahalbidetzen du:
Ogasun, Sustapen Ekonomiko eta Plan Estrategikoko Arloa - Kontuhartzailetza Zerbitzua
Telefonoa: 943 505 307
Posta elektronikoa: hacienda@irun.org
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52