|
| "Foto
Kruz" hondoa 1990ean hartu zion Irungo Udalak Margarita Merinori, Kruz
Merino Rubioren alaba zena. 60.000 argazki-negatibo dauzka eta barne hartzen
ditu XX. mendearen hasieratik 80ko urteetara artekoak, Irungo giza-bizitzako
alderdiak jorratuz. Lehenengo entrega honetan, 11.000 argazki ikusi ahal
izango dira, sailkatuta eta digitalizatuta. Aldian-aldian beste irudi batzuk
jarriko dira hondoan. Bilatu dezakezu aipaturiko edozein irizpide erabiliz, bakarka edo irizpide bat baino gehiago bateratuz. |
| Udal Artxiboa prest dago eskatzen duenari kalitate hobeko
kopiak emateko bertako bulegoetan. Betiere ordaindu egin beharko ditu eskatzaileak. Era berean, gune honetan eskaintzen diren argazkiak hobeto identifikatzeko, deskribatzeko eta azaltzeko laguntza oro eskertuko da. Horretarako, bidali iradokizunak helbide honetara: archivo@irun.org edo deitu 943 50 52 05 telefonora OHARRA: Nolanahi ere, ez ahaztu argazki(ar)en erreferentzia zenbakia aipatzea. Hautaketa honetan zeure irudia edo familiarena agertzerik nahi ez baduzu, kentzeko eska dezakezu. |