Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Zerbitzuen gida     # Hasiera# Itzuli
 

Zerbitzuen gida

 
GIZA BALIABIDEAK ETA ZERBITZU OROKORRAK
 
Tabla que ofrece los datos del anuncio GIZA BALIABIDEAK ETA ZERBITZU OROKORRAK
Tipo de Dato Dato
Mota Udal Zerbitzua
Helbidea
Udaletxea - San Juan Harria plaza, 1 20304 IRUN   
Telefonoa 943-505244
Faxa 943-505618
E-maila personal@irun.org
Arduradun politikoa LOURDES LARRAZA QUILEZ (Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorretako Ordezkaria)
Arduradun teknikoa JON ZARANDONA (Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorren Burua)
Eginkizunak - Arloko Ordezkaritzari laguntzea langileen ordezkariekiko negoziazio eta erlazioetan.
- Lanpostuen Zerrenda aldatzeko proposamenak aztertu, definitu eta kudeatzea.
- Plantilen dimentsionatze eta lanpostuen egokitze azterketak egitea, Antolakuntza eta Kalitate Zerbitzuaren laguntzarekin.
- Euskara Arloarekin elkarlanean jardutea hizkuntz eskakizunen aplikazioan eta langileen euskalduntzean.
- Lanpostuak baloratzeko sistema kudeatzea, Antolakuntza eta Kalitate Zerbitzuaren laguntzarekin.
- Enplegu planak eta giza baliabideak arrazionalizatzeko programak prestatu eta proposatzea.
- Aurrekontuaren I. kapituluaren aurreproiektua egitea, Ogasun, Garapen Ekonomiko eta Ondare Arloaren laguntzaz, haren aurrekontu exekuzioaren kontrola eta jarraipena egitea eta indarrean dagoen araudian I. Kapituluarekin eta aurrekontu plantilarekin loturik jasotako txostenak egitea.
- Aldaketen azterketak eta kuantifikazio ekonomikoak egitea langileriaren ordainketa politikan.
- Langileen presentzia kontrolerako sistema kudeatzea, alor horretan sailek izan dezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe; lan egutegiak egitea eta udal langile guztien lizentzia, baimen eta bajen agiriak egitea.
- Langileen Erregistroa eguneratua eduki eta kudeatzea.
- Langileen erregimen juridikoa kudeatzea, eta zehatz esateko:
a. Sailei aplikazio komunerako proposamenak egitea langileen kudeaketa arruntean.
b. Zerbitzu harremanak, lanpostuen jarduna, administrazio egoera, lizentzia eta baimenak, eskubide ekonomikoen onarpenak, erreklamazioen ebazpenak eta epaien gauzatzeak hasi eta amaitzeko erabaki proposamenak eta, oro har, langileen kudeaketarekin loturiko guztiak prestatzea.
- Langileen ordainketa erregimena, nominak eta Gizarte Segurantza kudeatzea.
- Gaixotasunagatik edo istripuagatik hartutako bajen erregistroa eramatea eta absentismoa kontrolatzeko neurriak proposatzea.
- Langileak Udalaren zerbitzura sartzeko proposamenak egitea eta aukeratze prozesuak kudeatzea, eta udaleko lanpostuen hornidura kudeatzea, beharreko enplegu publikoaren eskaintza proposamenak eginez, aukeratze prozesuen oinarriak eta gai-zerrendak prestatuz, eta deitutako prozesuak gauzatzeko beharreko azpiegiturak kudeatuz.
- Udalean egiten diren behin-behineko kontratazioak kudeatzea.
- Lan medikuntzaren alorrean:
a. Berehalako laguntza udal langileei.
b. Diagnostikorako osasun azterketak egitea.
c. Osasun azterketa arruntak eta espezifikoak egitea.
d. Langile berriei sartu aurretik osasun azterketak egitea.
e. Kontsulta espezializatuen tramitazioa.
f. Ezintasunen tramitazioaren kudeaketa.
g. Txertatze kanpainak egitea.
h. Tramitazioak hainbat organorekin (Gizarte Segurantza, Istripuen Mutuak eta abar).
i. Lanpostuaren azterketa eta egon daitezkeen arriskuen ebaluazioa.
- Laneko arriskuen prebentzioaren alorrean:
a. Prebentzio jarduerarako plan eta programen diseinua, aplikazioa eta koordinaketa.
b. Arrisku faktoreen ebaluazioa.
c. Prebentzio neurriak hartzerakoan lehentasunak zehaztea eta haien eraginkortasuna zaintzea.
d. Langileen informazioa eta prestakuntza.
e. Lehen laguntza ematea eta larrialdiko planak bideratzea.
- Prestakuntza politikaren alorrean, eta Antolakuntza eta Kalitate Zerbitzuaren laguntzarekin beti ere:
a. Prestakuntza beharren diagnostikoak egiten laguntzea, sailak dituen helburuekin bat.
b.Udal langileentzako urteko prestakuntza planak prestatu eta proposatzea, horiek gauzatzeko beharrekoa koordinatuz.
c.Aurrera eramaniko prestakuntza ekintza eta programen eraginkortasuna ebaluatzen laguntzea.
d. Prestakuntza ekintza propioen eta sailetakoen erregistroa kontrolatzea, noizean behin beharreko txostenak prestatuz.
- Eraikinen garbiketaren alorrean, zehazten diren udal bulegoen garbiketa eta apaindura lanak bideratzea.
Zerbitzuak
- LANGILERIA
- ERAIKINEN GARBIKETA
- LAN MEDIKUNTZA

NOLA ESKATU?
Edozein dela ere egin behar duzun kudeaketa, hobe duzu lehenengo 010 telefonora deitzea, behar duzun informazio guztia emango baitizute han.
Kontua ezin bada telefonoz konpondu, arduradunarekin jarriko zaituzte, edo bestela hitzordua emango dizute.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52