Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. T. OLAZABAL
    Pintor Berrueta, 3
    T. 943622335

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Zerbitzuen gida     # Hasiera# Itzuli
 

Zerbitzuen gida

 
KONTSUMO BULEGOA (KIUB)
 

Erlazionatutako ordenantzak

Tabla que ofrece los datos del anuncio KONTSUMO BULEGOA (KIUB)
Tipo de Dato Dato
Mota Udal Zerbitzua
Helbidea
San Macial, 2 20304 IRUN   
Telefonoa 943505536 / 943505535
Faxa 943 505659
E-maila omic@irun.org
Arduradun politikoa PEDRO ALEGRE ARRIZABALAGA (Inform. Gizarte, Parte-hartze eta Auzoetako Ordezk.)
Arduradun teknikoa JAVIER ARRANZ MOLINERO (Infor. Gizarte, Parte-hartze eta Auzo Arloko Zuzendaria)
Eginkizunak Kontsumitzaileak Informatzeko udal Bulegoak (KIUB), izenak adierazten duen bezala, harekin harremanetan jartzen den edonori informazio ematen dio Kontsumoaren alorreko edozein alderdiren inguruan.

Aski zaila da Kontsumoa zer den definitzea, gai ugari sartzen direlako haren barnean, baina oro har, esan dezakegu kontsumo erlazioa dagoela edozein pertsonak produktu edo zerbitzu baten erosketa, erabilera edo gozamena kontratatzen duenean, baldin eta azken hartzaile gisa egiten badu, hauxe da, bere enpresa edo lanbide jardueran sartzeko erabiltzen ez badu.

Irungo KIUB bulegoak Kontsumoko Zerbitzu Integral gisa jarduten du, izan ere, Informazioa eskaintzeaz gainera, beste egiteko batzuk ere baditu: erreklamazioak tramitatzea, bai formalak, Erreklamazio Orrien bidez, bai ez-formalak, bulegoan bertan jasotzen direnak; merkatuaren kontrola, ikuskapen kanpainen bidez, salaketak jasotzea, horien jarraipena eta, hala behar badu, zigor espedienteak abiaraztea; prebentzio lana, Kontsumoaren inguruko prestakuntza ekintzen eta berrien hedapen ekintzen bidez. Epaitegietara jo gabe, Kontsumo Arbitrajearen bidez gatazkak behin-betiko konpontzeko modua eskaintzen du halaber.

Irungo Udal Kontsumo Bulegoak honako sektore hauetan egiten du lan batik bat:
-XEHEKAKO SALMENTA MERKATARITZA ESTABLEZIMENDUETAN: beherapenak; publizitate foiletoak; produktu aldaketak; muntatze eta instalatze arazoak eta abar.
-SALMENTA BEREZIAK: erosketak katalogo bidez; etxera etortzen diren saltzaileak...
-LAGUNTZA TEKNIKORAKO ZERBITZUAK: etxetresna elektriko, argazkimakina, igogailuen... konponketak
-ETXEKO ZERBITZUAK: igeltsero, iturgin, elektrizitate, margotze lanak, butanoa...
-ARROPA GARBITEGIAK
-GARRAIOAK: txartelen erosketa; ekipajea galtzea...
-BIDAIA KONBINATUAK: arazoak ostatuekin, bertan behera uzteak eta abar..
-AUTOMOBILAK: ibilgailuen salerosketa, konponketak tailerretan...
-ETXEBIZITZA: arazoak akaberekin, emate datak; akats ezkutuak; salerosketa kontratuak; hipoteka maileguak.
-ASEGURUAK: kalte-ordainen ordainketa; arazoak polizekin; kontratuen interpretazioa...
-BANKA: banku komisioak; kontratuen interpretazioa...
-LANBIDE LIBERALAK: abokatuen ordainsariak; dentistak; medikuntza pribatua...
-TELEKOMUNIKAZIOAK: huts egindako konexioak INTERNETen; arazoak tarifa finkoarekin; hornitzaileen inguruko informazioa eta abar.
Web http://www.irun.org/omic
Página web de la OMIC

Zerbitzuak
EMATEN DITUEN ZERBITZUAK:
- Kontsumitzaileari informazio integrala ematea dauden bide desberdinak erabilita (aurrez aurre, telefonoz, e-mailez...)
- Kontsumo eta bitartekaritza alorreko erreklamazioak tramitatzea, alor horretan sortzen diren gatazkei konponbidea aurkitzeko.
- Kontsumitzaileen salaketak jasotzea.
- Kontsumo Arbitrajearen erabilera bultzatzea, gatazkei konponbidea emateko formula gisa, auzibidera jo beharrean.
- Kontsumoaren alorreko arazoekin lotutako intereseko berriak zabaltzea.

Baldintzak
1. Kontsumo alorreko gaia izatea.
2. Kontratu harremana azken kontsumitzailearen eta merkataritza establezimendu baten edo profesional edo gremio baten artekoa izatea.
3. Kontratu harremanean inplikaturiko bi aldeetako bat Irungo erroldan egotea: (Erreklamazioa egin duena edo erreklamazioa jaso duena).
4. Erreklamaturiko ekintzaren froga idatziren bat izatea: faktura, etiketa, kontratua, emate agiria, aurrekontua.

NOLA ESKATU?
Beharreko informazioa eta orientazioa lortu ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatuko zaie KIUBeko udal langileei, bai 010 telefonoaren bidez, edo bai aurrez aurre HAZan.

Alokatzeen edo auzokoen arteko arazoen inguruko kontu guztiez (Jabetza horizontala)  ACUBI (Bidasoako Kontsumitzaileen Elkartea) arduratzen da, Foruen kalea, 2 – 2. eskuinean. Telefonoa 943632194, 10:00etatik-13:00era.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52