Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    F. ECHEVESTE
    Luis Mariano, 4
    T. 943621441

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Zerbitzuen gida     # Hasiera# Itzuli
 

Zerbitzuen gida

 
HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
 

Erlazionatutako udal tramiteak

Erlazionatutako ordenantzak

Erlazionatutako iragarkiak

Convenios relacionados

Tabla que ofrece los datos del anuncio HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Tipo de Dato Dato
Mota Arloa / Zuzendaritza
Helbidea
Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE Eraikina   
Telefonoa 943-505459
Faxa 943-505647
E-maila urbanismo@irun.org
Arduradun politikoa XABIER IRIDOY (Hirigintza eta Etxebiz.) / MIGUEL ÁNGEL PÁEZ (Garapen Iraunkorra)
Arduradun teknikoa MIKEL GARGALLO (Hirigintza eta Garapen Iraunkorreko Arloko Zuzendaria)
Eginkizunak Hirigintza eta Garapen Iraunkorreko arloa lurralde antolaketa eta plangintza urbanistikorako baliabideak kudeatzeaz arduratzen da, baita txosten teknikoak egitera eta baimena behar duten obrak eta jarduerak ikuskatzeaz ere, hala nola hiri diziplinarekin eta ingurumenaren antolaketa eta defentsarekin nahiz ingurumen inpaktuarekin zerikusia duen guztiaz.
Zerbitzuak
HIRI GARAPEN ETA ETXEGINTZA ZERBITZUA
- Hiri Antolamendurako Plan Orokorra prestatu, berrikusi, onartu eta gauzatzea.
- Udal lurraldea antolatzea planeamendu, kudeaketa urbanistiko eta etxebizitza baliabideen bitartez.
- Prozesu urbanistikoa kontrolatu, kudeatu, tramitatu, landu eta jarraipena egitea, hasten denetik dokumentuak onartu arte, eta urbanizazioen kasuan, jasotzen diren arte.
- Barne erreformarako, hiria hobetzeko, babeserako  plan bereziak eta azpiegitura eta zerbitzuen planak tramitatzea.
- Urbanizazio, konpentsazio, birpartzelazio eta abarren proiektuak tramitatu eta kudeatzea.
- Desjabetze espedientea tramitatu eta kudeatzea.
- Lurralde informazioaren sistema mantentzea.
- Udaleko beste zerbitzuekin kolaboratzea ondorengo gaietan:
  a. Lurzoruaren balorazioa.
  b. Udalerriaren banaketa administratiboak.
  c. Balio korrontearen unitate tipoak lurren salmentan.
  d. Udal ondasunen mugaketak.
  e. Datuak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako.

DIZIPLINA-OBRA ZERBITZUA
- Obra gaietan Udal Ordenantzak betetzen direla zaintzea eta, hala behar izanez gero, arau-hausteak zigortzea.
- Obra lizentziak (oin berriko obrak, eraberritzeak, obra txikiak, ...), higiezinak zatitzeko lizentziak, lursailak bereizteko lizentziak, lehen aldiz okupatzeko lizentziak, eta abar ematearen inguruan txostenak egitea.
- Segurtasunaren Kontrol teknikoa jabetza pribatuak eraikitzerakoan.
- Obra gaietan legalitatea betetzen dela kontrolatzea, espediente zigortzaile eta burutze espedienteen bitartez.
- Salaketak tramitatzea, aldebiko aurri espedienteak, exekuzio aginduak, utzarazteak eta abar.
- Lursailen txosten eta zedula urbanistikoak egitea.
- Planoen eta proiektuen kopiak egitea.

DIZIPLINA-JARDUERAK ZERBITZUA
- Jarduera gaietan Udal Ordenantzak betetzen direla zaintzea eta, hala behar izanez gero, arau-hausteak zigortzea.
- Jarduera baimenak (sailkatuak, salbuetsiak, prozedura sinplifikatua, etab.), erabilera aldatzeko baimenak, sastrakak garbitzeko eta abarrerako baimenak ematearen inguruan txostenak egitea.
- Jarduera gaietan legalitatea betetzen dela kontrolatzea, espediente zigortzaile eta burutze espedienteen bitartez.

ZERBITZU JURIDIKO ADMINISTRATIBOA
- Arloko gainerako zerbitzuei aholkularitza juridikoa ematea, bai garapen urbanoaren gaietan eta bai hiri diziplina gaietan, hala nola aipatu zerbitzuei laguntza administratiboa ematea.

GARAPEN IRAUNKORRA
- Uren kontrola (errekak, ...)
- Zarata, isurketa, eta ingurumenari egin dakiokeen beste edozein erasoren kontrola.
- Baso ondasun publikoen kontrola zoru urbanizaezinean.
- Garapen Eramangarriaren Estrategia sustatzea, eramangarritasuna sustatzeko programa gauzatzea, tokiko jasangarritasunari bultzada ematea Tokiko Agenda 21-en bitartez, etab.
- Hirian mugikortasun eramangarria sustatzea, txirringa-bideen sarearen plana kudeatu eta ezartzea.
- Inguru fisikoaren azterketak, ingurumen baliabideen babesa eta ingurumen alorrean degradatutako tokiak berreskuratzea, lurrean, uretan, airean eta inguru biotikoan dauden ingurumen-inpaktuak minimizatu eta zuzentzera bideratutako jarduerak burutuz, baita eramangarritasun ikerketak eta plan eta proiektuen inguruko garapenerako alternatiben balorazioa ere.
- Zerbitzutik egiten diren ingurumen alorreko gaietan informazioa, hedapena eta herritarren heziketa. Hiritarren partaidetzarako estrategia eta prozesuen bultzada, ikerketa eta garapena.
- Politikak eta jarduerak bultzatzea energiaren eraginkortasuna hobetzeko eta udalerrian energia garbi eta berriztagarriak garatzeko.
- Mendi gaietan arautegia behar bezala betetzen dela zaindu eta kontrolatzea.
- Landa zonaldean patruilak egitea.
- Mendietako basoak eta azpiegiturak antolatu eta hobetzea baso-berritze lanak eginez, kultur lanak gauzatu eta mendi bideak eraikiz.
- Landa zonaldeetan ikuskaritzak egitea (obrak, lur-erauzketak…)
- Landa zonaldean urbanismo alorreko arau hausteen salaketak tramitatzea.
- Landa zonaldean neurketak egin eta seinaleak jartzea (mugarriak…)
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52