Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Zerbitzuen gida     # Hasiera# Itzuli
 

Zerbitzuen gida

 
Udal jarduera – Irungo Udalaren WiFi zerbitzu publikoak
 
Tabla que ofrece los datos del anuncio Udal jarduera – Irungo Udalaren WiFi zerbitzu publikoak
Tipo de Dato Dato
Mota Prestazioa
Helbidea
“Zerbitzuak” atalean zehaztuta daude WiFi eremuak   
Eginkizunak ** Telekomunikazioen Merkatuko Batzorde Nazionalak (CMT) arauditzat hartutako egungo legeriaren arabera, debekatuta dago Interneterako sarbide publiko eta irekiak eskaintzea azken erabiltzaileak zuzenean erabilera tarifa ordaindu gabe.


Ekipo eramangarrietarako Interneterako sarbidea WiFi teknologia harigabearen bidez.

Web: wifi.irun.org / SSID: irun.org
Web https://wifi.irun.org/alta/avisos_legales/
Condiciones de Uso - Avisos Legales

http://www.irun.org/iruntxartela/wifi.asp?id_idioma=1
Wifi con la IRUN TXARTELA

Zerbitzuak
WiFi ZERBITZUA DUTEN ESPAZIO PUBLIKOEN KOKALEKUA Irunen:

* WiFi zerbitzuak udal esparru itxien barnean:
Honako hauetan:
- Udaletxean
- Ikust-Alaia Eraikinean (Udal Artxiboa)
- Udal Liburutegian (San Juan Plaza Arria - CBA Kultur Gunea)
- Martindozenea Aterpetxe-Gaztelekuan.
- Gazte Informazio Bulegoan (GIB).
- Museo Oiasso eraikina.
- Artaleku Polikiroldegiko erabilera anitzeko pista eta kafetegia.
- Azkenportu polikiroldegiko kafetegia eta harrera.
- Ama Xantalen Udal Egoitzako harrera eta gune komunak.

Sarbidea guztiz doan (eta pasahitzik gabe) eskaintzen zaie zerbitzu horien erabiltzaile guztiei beren ekipo eramangarriaren bidez (ordenagailu eramangarria, telefono edo tablet), Internetera sarbide mugagabearekin (erabilera baldintzen araudia dago, jakina, eta legez kontrako inolako jarduerarik ez egiteko konpromisoa hartu behar du erabiltzaileak).
Instalazio bakoitzaren okupazioen arabera, mugak jartzen dira egunean erabiltzeko denborari dagokionean. Zerbitzu bakoitzean kontsultatu beharko dira baldintza zehatzak.

* WiFi zerbitzuak esparru publiko irekietan:
Honako hauetan daude:
- Alai-Txoko parke publikoan, Lapitzen.
- Zabaltza plazan eta Luis Mariano plazan.
- Oiasso Museoaren kanpoaldean.
- Junkal plazatxoan eta Urdanibia plazan.
- Sarjia parkean.
- Gizarte Ongizate Arloko lorategietan, Adineko Pertsonentzako udal Egoitzaren barnean haiek.
- San Juan Plaza.
* Wifi guneen estaldura zabaltzen joango da.

Esparru ireki hauetan hiru sarbide modu daude:
-IrunTxartela bitartez dohako sarbidea (mugatua): Internet-era dohako sarbidea eskuragarri egongo da bi ordu egunean inolako kosturik gabe eta deskagarako 256Kbps-ko gehieneko abiaduran.
- Sarbidea doan soilik udalaren web zerbitzuen edukiak ikusteko (Irungo Udala eta haren erakunde autonomo eta elkarte publiko guztiak).

- Sarbide ordaindua** Interneten honako tarifa hauekin:

Egun 1eko konexioa   -  €1
Hilabete 1eko konexioa   - 12€
3 hilabeteko konexioa - 25€

Ordainketa sarbide ataritik bertatik egingo da, ordainketa bide seguruaren bidez eta kreditu txartela erabilita.

ZERBITZU HAU ERABILTZEKO JARRAIBIDEAK:

- Ordenagailu, telefono edo tablet-a piztu, WiFirako prestatua egon behar du, noski.
- WiFi konexio harigabeetara joan: eskura dauden konexio guztiak detektatuko ditu ordenagailuak.
- “irun.org” sarea aukeratu eta sarbide modua aukeratu:
    *IRUN Txartelaren erabiltzailea naiz: Irun Txartela bitartez dohako sarbide mugatua. Erreferentzia zk., erabiltzailearen PIN edo pasahitza eta barkuen-jokoko 3 koordenatu adierazi beharko da (txartelaren atzealdean azaltzen dira)
    *Ordainketa Bonua dut: aurretik sortutako erabiltzaile-pasahitza bitartez sartzeko.  
    *Bonua erosi: erabiltzaile gisa alta emateko. “Dohako konexioa” edo "Ordaindutako konexioa" aukeratu, datuen fitxa bete, zerbitzuaren baldintza orokorrak onartu eta erabiltzaile izena eta password sortu (interesatuak nahi dituenak, baina sistemak sumatzen du izen horiek beste erabiltzaile batek hartuak baditu).
- "Ordaindutako konexioa" aukeratzen bada, alta emateko prozedura bestelakoa izango da, orduan erabiltzaileak zerbitzu denboraldia ere aukeratu beharko du eta ondoren Kutxaren ordainketa bideko jarraibideak hartu beharko ditu kontuan, ordaintzeko erabili beharreko kreditu txartelaren datuak sartzeko.
- ERABILTZAILEARI ARRETA EMATEKO ZERBITZUA: 943311741 24 ord. /7 egunetan
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52